Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Ikasketarako ideia

Ikasketarako ideia

Seme-alabei irakasteko tresnak

Gurasoen ardura nagusietako bat euren seme-alabei Jehobari buruz irakastea da (Ef 6:4). Gurasoei laguntzeko, Jehobaren erakundeak artikulu, bideo eta abesti asko argitaratu ditu. Nola erabili ditzakezu tresna hauek zure seme-alabei irakasteko?

  • Bilatu eskuragarri dagoen informazioa. JW.ORG webgunean, gazteentzat argitaratutako guztia aurkitu dezakezu, bideoak eta idatzi edo marrazteko jarduerak barne. a Hauek aurkitzeko, «Haurrak» edo «Gazteak» idatzi bilatzailean.

  • Aukeratu zure seme-alabentzat aproposak diren tresnak. «Haurrak» sailaren barnean, zure seme-alabentzat lagungarriak izango diren bideoak, abestiak eta jarduerak hautatu ditzakezu. Hauetako adibide batzuk aurkitzeko, bilatu «Izan Jehobaren laguna».

  • Denbora igaro seme-alabekin. Ez erabili bideoak edo inprimatutako jarduerak zure haurrak entretenituta mantentzeko. Horren ordez, elkarrekin aztertu informazioa eta lagundu zure seme-alabei Jehobarekin duten adiskidetasuna sendotzen.

a JW Library® aplikazioan, gazteleraz edo frantsesez, gazteentzat argitaratutako bideo guztiak agertzen dira. Jarduerak, berriz, gutxi batzuk besterik ez dira azaltzen.