20. IKASKETARAKO ARTIKULUA
Jarraitu jarrera positiboa izaten predikatzean
«Goizean erein ezazu zure hazia eta arratsaldean ez bedi gelditu zure eskua» (KOH 11:6, BJU).
sn 44. KANTA Parte hartu pozik uztan
ZER AZTERTUKO DUGU? *
1. Zer eredu jarri zien Jesusek bere jarraitzaileei eta zer egin zuten? (Ikusi azaleko irudia)
LURREAN egon zen bitartean, Jesusek predikazioan jarrera positiboa mantendu zuen eta bere jarraitzaileek jarrera bera edukitzea nahi zuen (Jn 4:35, 36). Jesus bere jarraitzaileekin zegoen bitartean, hauek gogotsu predikatu zuten (Lk 10:1, 5-11, 17). Baina, Jesusen atxiloketa eta heriotzaren ondoren, denbora batez predikatzeko gogoa galdu zuten (Jn 16:32). Berpiztu ondoren, Jesusek predikatzeari lehentasuna emateko eskatu zien. Eta zerura igo ondoren, bere ikasleek hainbesteko gogoa jarri zuten predikatze-lanean, non beraien etsaiek kexaka esan zuten: «Jerusalem osoa bete duzue zeuen irakaspenez» (Eg 5:28).
2. Nola bedeinkatu du Jehobak predikatze-lana?
2 Jesusek lehen mendeko kristauen lana gidatu zuen eta Jehobak lagundu egin zituen. Ondorioz, jende askok mezua onartu zuen. 33. urteko Mendekoste-egunean, adibidez, 3.000 bat lagun bataiatu ziren (Eg 2:41). Gainera, jarraitzaile kopuruak izugarrizko gorakada izaten jarraitu zuen (Eg 6:7). Hala ere, predikatze-lanak azken egunetan gero eta arrakasta handiagoa izango zuela aurresan zuen Jesusek (Jn 14:12; Eg 1:8).
3, 4. Zergatik izan daiteke predikatze-lana erronka leku batzuetan eta zer aztertuko dugu artikulu honetan?
3 Denok saiatzen gara predikazioari buruzko ikuspuntu positiboa izaten. Herrialde batzuetan hori erraza da. Zergatik? Jende askok nahi duelako jaso biblia-ikastaro bat. Izan ere, toki batzuetan, norbaitek ikastaroa izan nahi badu, Lekuko batek denbora izan arte itxaron behar du! Beste herrialde batzuetan, berriz, berri-emaileentzat predikatze-lana erronka galanta da. Oso zaila da jendea
etxean aurkitzea eta etxean daudenak, askotan, ez dute Biblian interes handirik erakusten.4 Predikatze-lana zaila den eremuan bizi bazara, artikulu honetako aholkuek seguruenik asko lagunduko dizute. Predikatzean jende gehiago topatzeko batzuek zer egin duten aztertuko dugu. Gainera, jendeak gure mezuari erantzuten dion edo ez axola gabe, jarrera positiboa zergatik mantendu dezakegun ikusiko dugu.
JENDEA AURKITZEA ZAILA DENEAN
5. Zer erronkei egin behar diete aurre Lekuko askok?
5 Lekuko batzuentzat geroz eta zailagoa da jendearekin etxean hitz egitea. Berri-emaile batzuk segurtasun handiko eraikin edo etxadi asko dauden eremuetan bizi dira. Atezainak edo segurtasun guardiak egon daitezke bizilagun baten baimenik gabe sartzen ez uzteko. Beste leku batzuetan, berri-emaileak oztoporik gabe joan daitezke etxez etxe, baina ez dute ia inor etxean aurkitzen. Beste batzuk baserrietan eta jende gutxi bizi den urruneko eremuetan predikatzen dute. Beharbada, asko bidaiatu behar dute etxeko jabe bakar batekin hitz egiteko eta, gainera, batzuetan etxean inor ez egoteko! Gure eremua horrelakoa bada, ez dugu amore eman behar. Hortaz, zer egin dezakegu oztopo hauek gainditzeko eta jende gehiagorekin hitz egiteko?
6. Zertan dira antzekoak berri-emaileak eta arrantzaleak?
6 Jesusek predikatze-lana arrantzarekin konparatu zuen (Mk 1:17). Arrantzale batzuek egunak eman ditzakete arrainik harrapatu gabe, baina ez dute amore ematen. Arrantzarako ordua, tokia edo metodoa aldatzen dute. Guk ere predikazioan antzeko aldaketak egin ditzakegu. Ikus ditzagun aholku batzuk.
7. Zer gertatu daiteke ordu desberdinetan predikatzen badugu?
7 Saiatu ordu desberdinetan. Jendea etxean egoteko aukera gehiago dagoen orduetan joaten bagara, gehiagorekin hitz egingo dugu. Azken finean, denok itzuli behar dugu noizbait etxera! Anai-arreba askok arratsaldean edo ilunabarrean predikatzen dute jende gehiago aurkitzen dutelako. Gainera, etxeko jabeak seguruenik lasaiago daudenez, gurekin hitz egiteko prest egon daitezke. Edo, agian, David izeneko adindun batek egiten duena egiten saiatu gaitezke. Denbora batez eremu batean predikatu ondoren, hasieran inor atera ez den etxeetan berriz ere jotzen dute. Honakoa dio: «Harritzekoa da zenbat lagun dauden etxean bigarren aldiz deitzen dugunean». *
8. Nola jarri dezakegu praktikan Kohelet 11:6 gure predikatze-lanean?
8 Ez genuke amore eman behar. Artikulu honetako aipu nagusiak izan behar dugun jarrera gogorarazten digu (Irakurri Kohelet 11:6, BJU *). Lehen aipatutako Davidek ere ez zuen amore eman. Askotan itzuli ondoren, eremuko helbide batean etxeko jabea aurkitu zuen azkenean. Gizonak Bibliari buruz hitz egiteko interesa zuen. «Duela zortzi bat urte bizi naiz hemen eta ez dut sekula Jehobaren lekuko baten bisita jaso» esan zuen. Davidek dio: «Asko saiatu eta gero, jendea etxean aurkitzen dudanean, predikatzen dugun mezua entzuteko prest dagoela konturatu naiz».
9. Zer egin dute Lekuko batzuek etxean aurkitzea zaila den jendearekin hitz egiteko?
9 Saiatu beste leku batean. Etxean ez daudenekin hitz egin ahal izateko, berri-emaile batzuek predikatzeko lekua aldatu dute. Adibidez, kalean eta erakusgailuekin predikatzeak emaitza onak eman ditu. Izan ere, metodo hauek etxez etxe predikatu ezin den eraikinetako jendearekin aurrez aurre hitz egiteko aukera ematen dute. Gainera, berri-emaile askoren arabera, parkeetan, merkatuetan eta negozio guneetan errazagoa da jendea elkarrizketak izateko eta argitalpenak onartzeko prest egotea. Floiran, Boliviako eskualde-arduradun batek, dio: «Merkatuetara eta negozioetara 13:00-15:00 joaten gara, saltzaileak lasaiago dauden garaia baita. Normalean elkarrizketa onak izaten ditugu eta biblia-ikastaroak ere hasten ditugu».
10. Zer gehiago egin dezakezu jendearengana iristeko?
10 Saiatu beste metodo batekin. Eman dezagun norbaitekin hitz egiten behin eta berriz saiatu garela. Ordu desberdinetan bisitatzen saiatu gara, baina ez dugu etxean aurkitu. Ba ote dago berarekin hitz egiteko beste modurik? Katarinak dio: «Etxean inoiz aurkitzen ez dudan jendearentzat eskutitzak idazten ditut eta aurrez aurre esango niekeena idazten diet». Zer ikasten dugu? Modu batera
edo bestera gure eremuko jende guztiarengana iristen saiatu behar dugula.JENDEAK INTERESIK EZ DUENEAN
11. Zergatik ez dute batzuek gure mezuan interesik?
11 Pertsona batzuek ez dute gure mezuan interesik. Beraientzat ez da beharrezkoa Jainkoa eta Biblia ezagutzea. Munduan dagoen sufrimendua ikusten dutenez, ez dute Jainkoarengan sinesten. Gainera, Bibliaren arabera bizi direla esaten duten erlijioburuen itxurakeria ikustean, Biblia baztertzen dute. Beste batzuk lanaz, familiaz edo beste arazo batzuez kezkatuta daude eta ez dute ikusten Bibliak nola lagundu ditzakeen. Nola jarraitu dezakegu pozik predikatzen nahiz eta jendeak gure mezuaren balioa ez ikusi?
12. Nola laguntzen digute Filipoarrei 2:4ko hitzek predikazioan?
12 Erakutsi besteez arduratzen zarela. Askok hasieran interesik erakutsi ez arren, berri-emailea beraiez benetan arduratu zela ikustean, berri onak entzun zituzten (Irakurri Filipoarrei 2:4). Adibidez, lehen aipatutako Davidek dio: «Norbaitek interesik ez duela esaten badu, Biblia edo argitalpenak gorde eta bere iritzia eta sentitzen duena jakiten saiatzen gara». Jendeak nabaritzen du interesa noiz agertzen dugun. Esan duguna agian ahaztu egingo dute. Baina nola sentitu diren ez dute inoiz ahaztuko. Nahiz eta etxeko jabeek berri onei buruz hitz egiten ez utzi, jatorrak eta atseginak izanez, beraiez arduratzen garela erakutsi dezakegu.
13. Zer egin dezakegu gure mezua etxeko jabe bakoitzarentzat interesgarriagoa egiteko?
13 Gure mezua etxeko jabearen behar eta interesetara moldatzen dugunean, besteez arduratzen garela erakusten dugu. Adibidez, ba al dago etxean haurrak daudela erakusten duen zerbait? Gurasoek haurrak hezteko edo familia zoriontsuago izateko biblia-aholkuetan interesa izan dezakete. Ikusten al dugu etxeko sarreran kamerarik edo segurtasunari buruz arduratuta daudela erakusten duen zerbait? Hala bada, delituari eta honek sortzen duen beldurrari buruz hitz egin dezakegu. Delituak betiko kenduko dituen konponbide bat badagoela pozik entzungo dute seguruenik. Entzun nahi duen norbait aurkitzen dugun bakoitzean, saiatu gaitezen Bibliako aholkuak zein lagungarriak diren erakusten. Lehen
aipatutako Katarinak dio: «Bibliak nire bizitza nola hobetu duen gogorarazten diot neure buruari». Ondorioz, Katarinak konbentzimendu handiz hitz egiten du eta jendea horretaz konturatzen da.14. Esaera Zaharrak 27:17a kontuan izanda, zer egin dezakete berri-emaileek predikatzean elkarri laguntzeko?
14 Besteen laguntza jaso. Lehen mendean, Paulok Timoteori irakasten eta predikatzen erakutsi zion eta, ikasitakoarekin, beste anai-arrebak laguntzeko esan zion (1 Ko 4:17). Guk ere, Timoteok bezala, esperientzia handiagoa duten anai-arrebengandik ikasi dezakegu (Irakurri Esaera Zaharrak 27:17). Aztertu dezagun Shawn izeneko anaiaren bizipena. Denbora batez, baserrietako eremu batean izan zen aitzindari eta etxeko jabeek beraien erlijioarekin pozik zeudela esaten zioten. Nola jarraitu zuen pozik predikatzen? «Ahal nuen guztietan beste berri-emaile batekin predikatzen nuen», dio berak. «Etxe batetik bestera bidaiatzen genuen denboran, irakasle hobeak izaten laguntzen genion elkarri. Adibidez, aurreko etxean izandako elkarrizketari buruz hitz egiten genuen. Orduan, egoera berdinean aurkituko bagina zer egin genezakeen aztertzen genuen».
15. Zergatik da otoitza predikaziorako ezinbestekoa?
15 Jehobari laguntza otoitzean eskatu. Eskatu dezagun Jehobaren gida predikazioan parte hartzen dugun bakoitzean. Bere espiritu santu boteretsuaren laguntzarik gabe gutako inork ezingo luke ezertxo ere burutu (Sal 127:1; Lk 11:13). Jehobari laguntza otoitzean eskatzean, zehatzak izan behar dugu. Adibidez, berari buruz ikasteko eta entzuteko prest dagoen norbaitengana zuzentzeko eskatu dezakegu. Orduan, aurkitzen dugun jende guztiari predikatzeko ahaleginak egin ditzagun.
16. Zergatik da ikasketa pertsonala gure predikaziorako beharrezkoa?
16 Ikasketa pertsonala egiteko denbora hartu. Bibliaren arabera, geure buruari «zer den Jainkoak nahi duena, zer den ona, atsegingarri zaiona eta bikaina» frogatu behar diogu (Erm 12:2). Jainkoa zenbat eta gehiago ezagutu, orduan eta handiagoa izango da besteei predikatzeko garaian izango dugun ziurtasuna. Lehen aipatutako Katarinak dio: «Duela denboratxo bat, oinarrizko biblia-irakaspen batzuetan nuen fedea sendotu behar nuela konturatu nintzen. Sortzaile bat existitzen dela, Biblia bere Hitza dela eta gaur egun erakunde bat duela erakusten duten frogak arretaz aztertu nituen». Ikasketa pertsonalaren bidez bere fedea sendotu eta predikatzean duen poza handitu dela dio Katarinak.
ZERGATIK JARRAITZEN DUGU JARRERA POSITIBOA IZATEN?
17. Zergatik jarraitu zuen Jesusek jarrera positiboa izaten bere zerbitzuan?
17 Batzuek bere mezua entzun nahi ez izan arren, Jesusek jarrera positiboa izaten eta predikatzen jarraitu zuen. Zergatik? Jendeak egia ezagutzeko beharra zuela zekielako. Horregatik, ahalik eta jende gehienari Erreinuaren mezua onartzeko aukera eman nahi zion. Gainera, hasieran entzungo ez zuten batzuek geroago entzungo zutela bazekien. Ikus dezagun zer gertatu zen bere familian. Bere zerbitzuak iraun zuen hiru urte eta erdian, bere anaiak ez ziren bere jarraitzaile Jn 7:5). Halere, Jesus berpiztu ondoren, kristau egin ziren (Eg 1:14).
egin (18. Zergatik jarraitzen dugu predikatzen?
18 Ez dakigu azkenean nork onartuko dituen Bibliako egiak. Izan ere, batzuek gure mezuari erantzuteko denbora gehiago behar dute. Gainera, entzun nahi ez dutenek ere gure jokaera ona eta jarrera positiboa ikusten dute eta, agian, «Jainkoa goretsiko dute» denborarekin (1 P 2:12).
19. 1 Korintoarrei 3:6, 7aren arabera, zer gogoratu behar dugu?
19 Guk landatu eta ureztatu arren, Jainkoak hazarazten duela gogoratu behar dugu (Irakurri 1 Korintoarrei 3:6, 7). Etiopian zerbitzatzen duen Getahun-ek dio: «20 urte baino gehiagoz, inguruko Lekuko bakarra izan nintzen. Baina, orain, 14 berri-emaile gara. 13 bataiatuta gaude, nire emazte eta hiru seme-alabak barne. Bileretan, bataz beste, 32 lagun egoten gara». Getahun-ek predikatzen jarraitu zuen eta pazientziaz itxaron zuen Jehobak bere erakundera bihotz onekoak erakartzen zituen bitartean. Zein pozik dagoen hori egin izanaz! (Jn 6:44).
20. Zer zentzutan gara erreskate taldeko kideak bezalakoak?
20 Jehobarentzat gizaki guztiak dira baliotsuak. Mundu honen bukaera iritsi baino lehen, bere Semearekin batera, herri guztietako jendea biltzeko ohorea ematen digu (Ag 2:7). Gure predikatze-lana erreskate-lanarekin konparatu daiteke. Predikatzen dugunean, meategian harrapaturik dagoen jendea erreskatatzera joaten den erreskate taldea bezalakoak gara. Nahiz eta meatzari batzuk bakarrik bizirik aurkitu, erreskate taldeko kide bakoitzaren lana da baliotsua. Gauza bera gertatzen da gure predikatze-lanarekin. Ez dakigu zenbat erreskatatu ahal izango ditugun Satanasen mundutik. Baina Jehobak gutako edonor erabili dezake jendeari laguntzeko. Bolivian bizi den Andreas izeneko anaiak dio: «Bibliako egiak ikasi eta bataiatzen den pertsona bakoitza talde lanaren emaitza dela ikusten dut». Jarrai dezagun predikatze-lanari buruzko antzeko jarrera positiboa izaten. Hala egiten badugu, Jehobak bedeinkatuko gaitu eta predikazioak izugarrizko poza emango digu.
sn 47. KANTA Zabaldu berri onak
^ § 5 Predikatzean, batzuetan, jende gutxi aurkitzen dugu etxean edo ez dute gure mezuan interesik agertzen. Zer egin dezakegu jarrera positiboa izaten jarraitzeko? Ikuspuntu positiboa mantentzeko aholkuak emango dizkigu artikulu honek.
^ § 7 Artikulu honetan aipatzen diren predikaziorako aholkuak datuen babeserako legea kontuan hartuta jarraitu behar dituzte berri-emaileek.
^ § 8 Kohelet 11:6, BJU: «Goizean erein ezazu zure hazia, eta arratsaldean ez bedi gelditu zure eskua, zeren ez dakizu zein erneko den lehenago, hau ala hura; eta bata eta bestea batean, hobeago izango ote den».
^ § 61 IRUDIEN AZALPENAK: (goitik behera): Senar-emazte batzuek jendea etxean aurkitzea zaila den eremuan predikatzen dute. Lehenengo etxeko jabea lanean dago, bigarrena ospitalean medikuarekin, eta hirugarrena erosketak egitera joan da. Lehenengo etxeko jabea ilunabarrean bisitatuz aurkitzen dute. Bigarrena ospitaleko kanpoaldean predikazio publikoan aurkitzen dute. Eta hirugarrenarekin telefonoz hitz egiten dute.