BIZIPENA
«Zenbat ikasi dudan besteengandik!»
GAUA ilun-iluna zen Aljeriako mendietan. Frantziar erregimentua, nirea, han zegoen kanpatuta. Inguru hartan borrokak bortitzak bihurtu ziren. Metraileta eskuan nuela, bakar-bakarrik nengoen nire guardia postuan, hondar zaku mordo baten atzean. Bat-batean, isiltasunean gerturatzen ari ziren pausoak entzun nituen. Beldurrak jota nengoen. Gaztetxo bat besterik ez nintzen eta ez nuen inor hil nahi, ezta bizia galdu nahi ere. Deiadar egin nuen: «Ene Jaungoikoa!».
Momentu beldurgarri horrek nire bizitza aldatu zuen, handik aurrera Jainkoa ezagutzen saiatzen hasi bainintzen. Baina gau ilun hartan gertatu zena kontatu baino lehen, utzidazue haurra nintzenean gertatu zitzaizkidan gauza batzuk kontatzen. Bizipen hauek nire pentsaeran eragina izateaz gain, nire bihotza Jainkoari buruz ikasteko prestatu zuten.
NIRE AITARENGANDIK IKASITAKOA
1937an, Guesnain-en jaio nintzen, Frantziako iparraldeko meatzari herrian. Nire aitak ikatz meategietan egiten zuen lan eta gogor lan egitea zein garrantzitsua den irakatsi zidan. Injustizia gorrotatzen ere erakutsi zidan. Meatzariekin gaizki jokatzen zutela eta egoera arriskutsuetan lan egin behar zutela ikusi zuenez, beraien egoera hobetzen lagundu nahi zuen. Horretarako, aita euren eskubideen alde borrokatzen zuten sindikatuen kide egin zen. Herriko apaizen itxurakeriak ere asko haserretzen zuen. Nahiz eta asko aberatsak izan, meatzari behartsuei jana eta dirua eskatzen zizkieten. Aita apaizen jokaerarekin nazka-nazka eginda zegoenez, ez zidan erlijioari buruz
inoiz ezer irakatsi. Izan ere, ez genuen sekula Jainkoari buruz hitz egin.Hazi ahala, justiziari buruz aita bezala pentsatzen hasi nintzen. Gauza bidegabeen artean, Frantzian bizi ziren kanpotarren aurkako aurreiritziak zeuden. Immigranteen seme-alabekin futbolean jolasten nuen eta ondo pasatzen genuen elkarrekin. Gainera, nire ama ez zen Frantziakoa, Poloniakoa baizik. Arrazen artean bakea eta berdintasuna egoteko irrikan nengoen.
BIZITZAREN ZENTZUARI BURUZ PENTSATZEN HASI NINTZEN
1957an soldadutza egitera behartu ninduten. Horregatik nengoen Aljeriako mendietan lehen aipatutako gau ilunean. «Ene Jaungoikoa!» deiadar egin ondoren, ez nuen etsai batekin aurrez aurre topo egin, baizik eta basa-asto batekin! Zelako lasaitasuna! Hala ere, gertakizun honek, baita gerrak berak ere, bizitzaren zentzuan gehiago pentsatzera eraman ninduten. Zergatik gaude hemen? Arduratzen al da Jainkoa gutaz? Izango al dugu inoiz iraungo duen bakerik?
Beranduago, nire gurasoak bisitatzen ari nintzen batean, Jehobaren lekuko bat ezagutu nuen. Frantsesez idatzia zegoen biblia-itzulpen katoliko bat eman zidan, La Sainte Bible, eta Aljeriara itzuli ondoren irakurtzen hasi nintzen. Apokalipsia 21:3, 4 pasarteak asko harritu ninduen: «Hona Jainkoak gizon-emakumeen artean jarri duen bizilekua; haiekin biziko da [...]. Haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik». Hitz hauek zur eta lur utzi ninduten. Benetan gertatuko ote den galdetzen nion neure buruari. Garai hartan, ez nekien ia ezer Jainkoa eta Bibliari buruz.
1959an, soldadutza amaitu ondoren, François izeneko Lekuko bat ezagutu nuen eta honek Bibliatik gauza asko irakatsi zizkidan. Esaterako, Biblia erabiliz Jainkoak izen bat duela erakutsi zidan, Jehoba (Sal 83:18, NWT). Gainera, Jehobak lurrean justizia egingo duela, lurra paradisu bihurtuko duela eta Apokalipsia 21:3, 4ko hitzak beteko dituela azaldu zidan.
Irakaspen horiek zentzuzkoak ziren eta bihotza ukitu zidaten. Baina, era berean, apaizekin asko haserretu nintzen eta Biblian ez dauden gauzak irakasteagatik salatu nahi nituen. Oraindik nire aitak bezala pentsatzen nuenez, injustiziaren aurka borroka egin nahi nuen. Ez nuen itxaron nahi. Zerbait egin behar nuen, eta azkar gainera!
François eta nire lagun berriei esker amorrua kontrolpean mantendu nuen. Kristauon lana ez dela besteak epaitzea azaldu zidaten, Jainkoaren Erreinuaren berri onen bidez esperantza ematea baizik. Horixe da Jesusek egin zuen lana eta bere jarraitzaileei egiteko agindu ziena (Mt 24:14; Lk 4:43). Gainera, jendearekin errespetuz eta modu atseginean hitz egiten ikasi behar nuen, nahiz eta beraien sinesmenekin ados ez egon. Bibliak dio: «Jaunaren zerbitzariak [...] ez du sesiotan ibili behar, baizik eta bihozbera izan guztientzat» (2 Tm 2:24).
Beharrezko aldaketak egin ondoren, 1959an eskualde-biltzar batean bataiatu nintzen. Han Angèle izeneko arreba gazte bat ezagutu nuen eta berarengana erakarrita sentitu nintzen. Bere Es 19:14).
kongregazioa bisitatzen hasi nintzen eta 1960an ezkondu egin ginen. Bene-benetan esan dezaket emakume paregabea, emazte zoragarria eta Jehobaren opari bikaina dela (ASKO IKASI DUT ESPERIENTZIA HANDIKO GIZON ZENTZUDUNENGANDIK
Urteetan zehar, esperientzia handiko anaia zentzudunengandik gauza garrantzitsu asko ikasi ditut. Inportanteenetako bat hau da: Eginkizun zailetan arrakasta izateko apalak izan eta Esaera Zaharrak 15:22ko hitzak jarraitu behar ditugu: «Askoren aholkuez arrakasta».
1964an hitz inspiratu hauek arrazoi osoa dutela ikusten hasi nintzen. Urte hartan eskualde-lanean zerbitzatzen hasi nintzen, anai-arrebak animatzeko eta espiritualki sendotzeko kongregazioak bisitatuz. Hala ere, 27 urte besterik ez nituen eta ez nuen esperientziarik. Beraz, hanka-sartzeak egin nituen eta hauetatik ikasten saiatu nintzen. Baina, batez ere, esperientzia handiko aholkulariek gauza baliotsu asko irakatsi zizkidaten.
Eskualde-arduradun izendatu berri nintzenean gertatutakoa gogoratzen dut. Parisen kongregazio bat bisitatu ondoren, esperientzia handiko anaia batek nirekin bakarka hitz egin zezakeen galdetu zidan. «Noski», esan nion.
Berak galdetu zidan: «Louis, medikua norbaiten etxera joaten denean, nor ikustera joaten da?».
«Gaixo dagoena ikustera», esan nion.
«Hori da», esan zidan. «Baina denbora gehiena espiritualki sendo daudenekin pasa duzula konturatu naiz, adibidez, kongregazioko arduradunarekin. Gure kongregazioan berriak, lotsatiak edo adorea behar duten anai-arreba asko daude. Izugarri animatuko zenituzke beraiekin denbora pasako bazenu, baita beraien etxera otordu bat egitera joango bazina ere».
Anaia maite horrek eman zidan aholkuagatik oso eskertuta nengoen. Jehobaren ardiei zien maitasunak bihotza ukitu zidan. Nahiz eta zaila izan, harrokeria alde batera utzi eta segituan esan zuena praktikan jartzen hasi nintzen. Jehobari eskerrak ematen dizkiot horrelako anaiak edukitzeagatik.
1969 eta 1973. urteetan Colombes-en, Parisen, bi nazioarteko biltzar ospatu ziren. Biltzarretan janaria antolatu zuen sailaren arduradun izendatu ninduten. 1973koan, 60.000 bat laguni jaten Esaera Zaharrak 15:22an zegoen: besteei aholkua eskatu. Esperientzia handiko anaiei laguntza eskatu nien. Hauetako batzuk harakinak eta nekazariak ziren eta, beste batzuk, sukaldariak eta erosleak. Elkarrekin lan ikaragarri hura burutu ahal izan genuen.
eman behar genien bost egunetan zehar! Izututa nengoen; nondik hasi ere ez nekien. Baina, berriz ere, gauzak ondo joateko gakoa1973an, emaztea eta biok Frantziako Betelen zerbitzatzera gonbidatu gintuzten. Han izan nuen lehen eginkizuna berriz ere erronka handia izan zen niretzat. 1970 eta 1993. urteen artean Kamerunen gure lana debekatua izan zenez, Afrikako herrialde honetako anai-arrebei argitalpenak bidaltzeko moduak bilatu behar nituen. Berriz ere larrituta sentitu eta ez nekien hau egiteko gai izango ote nintzen. Frantziako sukurtsal-arduradunak, beharbada nola sentitzen nintzen antzemanez, honakoarekin animatu ninduen: «Kamerungo gure anai-arrebek janari espiritualaren behar handia dute. Goazen janaria ematera!». Eta halaxe egin genuen.
Kamerunen inguruko herrialdeetara bidaia ugari egin nituen herrialde honetako adindunekin elkartzeko. Anaia hauek ausartak eta zentzudunak ziren. Beharrezko antolaketak egiten lagundu zidaten Kamerunen elikagai espirituala aldiro-aldiro anai-arrebek jaso zezaten. Jehobak gure ahaleginak bedeinkatu zituen. Izan ere, hogei bat urtetan zehar, lurralde honetako anai-arrebek ez zuten inoiz aste barruko bileran erabiltzen zen hileroko argitalpenaren eta Talaiaren ale bakar bat galdu.
NIRE EMAZTE MAITEAK ASKO ERAKUTSI DIT
Elkar ezagutzen hasi ginen momentutik Angèleren ezaugarri espiritualak ikusi nituen. Ezkondu ondoren nabariagoak izan ziren. Adibidez, ezkontza eguneko arratsean bertan, elkarrekin Jehoba bete-betean zerbitzatzeko desirari buruz otoitz egiteko eskatu zidan. Jehobak otoitz hura erantzun zuen.
Heb 13:17). Zer esan nezakeen horren aurka? Goazen, ba, Betelera! Nire emaztea Jehoba benetan maite duen emakume zentzudun eta orekatsua da. Elkarrekin pasa ditugun urte guzti hauetan zehar, bere ezaugarri hauek gure harremana indartu eta erabaki onak hartzen lagundu digute.
Angèlek Jehobarengan konfiantza gehiago izaten ere lagundu dit. Esaterako, 1973an Betelera zerbitzatzera gonbidatu gintuzten. Baina, eskualde-lana asko gustatzen zitzaidanez, zalantza egin nuen. Orduan, Angèlek Jehobari gure bizitza eskaini geniola gogoratu zidan. Ez al genuke bere erakundeak eskatzen digun edozein lan bete behar? (Urte asko pasa dira eta zahartu egin gara, baina Angèlek emazte eta lagun bikaina izaten jarraitzen du. Adibidez, biblia-eskola asko ingelesez direnez, eta Angèlek eta biok joan nahi genuenez, hizkuntza honetan hobetzen gogor saiatzen hasi ginen. Beraz, nahiz eta garai hartan 75 urte inguru eduki, kongregazio ingeles batera joaten hasi ginen. Frantziako sukurtsal-batzordeko kidea nintzenez, nituen ardurekin hizkuntza bat ikastea erronka handia izan zen. Baina, Angèlek eta biok elkarri lagundu genion. Orain, 80 urte baino gehiago ditugula, bileretarako ingelesez eta frantsesez prestatzen jarraitzen dugu. Gure bileretan eta predikatze-lanean ahal dugun guztia egiten ere saiatzen gara. Jehobak ingelesa ikasteko egin ditugun ahaleginak bedeinkatu ditu.
2017an bedeinkapen zoragarri bat izan genuen. Angèlek eta biok Sukurtsal-batzordekide eta beraien emazteentzako eskolara joateko ohorea izan genuen. Eskola hau Watchtower Erakundearen Hezkuntza Gunean izan zen, Pattersonen, New Yorken.
Jehoba bene-benetan maisu bikaina da (Is 30:20). Beraz ez da harritzekoa bere zerbitzari guztiok, bai gazteak, baita adinekoak ere, hezkuntzarik hoberena jasotzea (Dt 4:5-8). Jehoba eta esperientzia handiko anai-arrebak entzuten dituzten gazteak bizitzan erabaki onak hartu eta Jehobaren zerbitzari leialak bihurtu daitezkeela ikusi dut. Esaera Zaharrak 9:9ak gogorarazten digu: «Zuhurrari aholku eman eta zuhurrago bihurtuko da, zintzoari irakatsi eta gehiago ikasiko du».
Batzuetan, orain dela 60 bat urte Aljeriako mendietan pasa nuen gau ilun beldurgarri hartan pentsatzen dut. Gau hartan ez nuen imajinatu ere egiten nolako bizitza izango nuen. Zenbat ikasi dudan besteengandik! Jehobak Angèle eta bioi bizitza zoragarria oparitu digu. Gure zeruko Aitarengandik eta bera maite duten esperientzia handiko anai-arreba zentzudunengandik asko ikasi dugu eta argi dugu gehiago ikasten jarraituko dugula.