Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

27. IKASKETARAKO ARTIKULUA

Imitatu Jehobaren iraupena

Imitatu Jehobaren iraupena

«Iraupenaren iraupenez lortuko duzue bizia» (LK 21:19).

sjj 114. KANTA «Izan pazientzia»

ZER AZTERTUKO DUGU? *

1, 2. ⁠Isaias 65:16, 17 bertsetetako zer promesak laguntzen digu irauten?

EZ ETSI! Hori zen 2017⁠ko lurralde-biltzarreko programaren gai zirraragarria. Arazoei aurre nola egin ahal diegun erakusten zuen programak. Dagoeneko lau urte pasa dira eta, hemen gaude, mundu gaizto honen aurrean irauten.

2 Zer arazori egin behar izan diozu aurre azkenaldian? Senide edo lagun maite baten heriotzari? Zure bizia arriskuan jartzen duen gaixotasun bati? Zahartzaroak ekartzen dituen zailtasunei? Hondamendi naturalen bat, biolentzia edo pertsekuzioa jasan al duzu? COVID-19⁠aren edo antzeko zerbaiten eragina sufritu al duzu? Gauza guzti horiek desagertuko diren eguna iristeko irrikan gaude; ahaztu egingo ditugu eta ez dira inoiz berriro ere errepikatuko! (Irakurri Isaias 65:16, 17).

3. Zer egin behar dugu orain eta zergatik?

3 Mundu honetan bizitzea gogorra da eta etorkizunean, agian, zailtasun handiagoei aurre egin beharko diegu (Mt 24:21). Argi dago irauteko gaitasuna indartzen jarraitu behar dugula. Zergatik? Jesusek hau esan zuelako: «Iraupenaren iraupenez lortuko duzue bizia» (Lk 21:19). Besteek gure antzeko arazoen aurrean nola irauten duten ikusteak, geure arazoen aurrean irauten lagundu ahal digu.

4. Zergatik esan dezakegu Jehoba irautearen eredurik bikainena dela?

4 Nor da irautearen eredurik bikainena? Jehoba gure Jainkoa. Agian, erantzunak harritu egiten zaitu. Baina apurtxo bat pentsatzen baduzu, ongi ulertuko duzu arrazoia. Mundu hau Deabruaren kontrolpean dagoenez, arazoz josia dago. Jehobak oraintxe bertan munduko arazoak kentzeko boterea du, baina hau egiteko eguna itxaroten ari da (Erm 9:22). Hala ere, egun hori iritsi bitartean, gauza askoren aurrean irauten ari da. Goazen hauetariko bederatzi ikustera.

ZEREN AURREAN ARI DA IRAUTEN JEHOBA?

5. Nola kendu zaio ohorea Jainkoaren izenari eta nola sentiarazten zaitu horrek?

5 Bere izenari ohorea kentzea. Jehobak bere izena maite du eta denok errespetatzea nahi du (Is 42:8NWT). Baina, azken 6.000 urteotan, bere izen ona mespretxatua izan da (Sal 74:10, 18, 23). Guztia Edeneko baratzean hasi zen. Han Deabruak («iraintzaile» esan nahi duena) Jainkoa salatu zuen, Adam eta Ebari zoriontsu izateko behar zuten zerbait ez emateaz akusatuz (Has 3:1-5). Geroztik, Jehoba salatzen jarraitu du, gizadi osoarekin berdin jokatzeaz akusatuz. Jesus oso kezkatua zegoen bere Aitaren izena zikindua izaten ari zelako. Horregatik, bere jarraitzaileei honela otoitz egiten erakutsi zien: «Gure Aita zerukoa, agertu santu zeure izena» (Mt 6:9).

6. Zergatik utzi du Jehobak sobera denbora bere subiranotasuna bidezkoa dela frogatzeko?

6 Askok bere subiranotasunari aurka egitea. Jehobak bakarrik du zeru-lurren gain agintzeko eskubidea eta bere agintzeko modua onena da (Ap 4:11). Baina Deabrua, Jainkoak eskubide hori ez duela pentsaraziz, aingeruak eta gizakiak engainatzen saiatu da. Jehobaren subiranotasuna bidezkoa dela ezin zen egun batetik bestera frogatu. Jainkoak, zentzuz jokatuz, sobera denbora utzi die gizakiei euren burua gobernatzeko. Zer helbururekin? Sortzailea kontuan hartu gabe agintzen dutenean, porrot egiten dutela ikusi dezaten (Jr 10:23). Jainkoak pazientzia izan duenez, inork ez du zalantzan jarriko berak zeru-lurrak gobernatzeko eskubidea duenik. Den-denek jakingo dute Jehobaren agintzeko modua onena dela eta bere Erreinuak soilik ekarriko dituela benetako bakea eta segurtasuna.

7. Nortzuk altxatu dira Jehobaren aurka eta zer egingo du berak?

7 Bere seme-alaba batzuen matxinada. Jehobak aingeruak eta gizakiak perfektu sortu zituen, akatsgabeak. Baina, aingeru errebelde batek, Satanasek («aurkari» esan nahi duena), Adam eta Eba gizaki perfektuak berarekin batera Jehobaren aurka altxatzeko konbentzitu zituen. Ondoren, beste aingeru eta gizaki batzuk ere matxinadara elkartu ziren (Ju 6). Beranduago, Israelgo kide batzuk ere bera baztertu eta jainko faltsuak adoratzen hasi ziren. Noski, Jehobak bere herriaren traizioa sentitu zuen (Is 63:8, 10). Hala ere, irauten jarraitu du eta hala egiten segituko du, errebelde guztiak suntsitzeko garaia iritsi arte. Orduan, zer-nolako lasaitasuna izango duten Jehobarekin batera mundu honen gaiztakeriaren aurrean iraun dutenek!

8, 9. a) Zer gezur esaten dituzte Jehobari buruz? b) Zer egin dezakegu guk?

8 Deabruaren etengabeko gezurrak. Satanasek Job salatu zuen, Jehobaren zerbitzari leial guztiok Jainkoa arrazoi berekoiengatik zerbitzatzen dugula esanez (Jb 1:8-11; 2:3-5). Gizaki guztiak gaurdaino salatzen jarraitu du (Ap 12:10). Satanas gezurti hutsa dela frogatzen lagundu dezakegu. Nola? Jehobari diogun maitasunagatik, arazoen aurrean iraunez eta berari leial izanez. Jehobak, Job saritu zuen bezala, gu ere sarituko gaitu irauten badugu (St 5:11).

9 Satanasek erlijio faltsuko buruak erabiltzen ditu Jehoba bihozgabea eta gizakien sufrimenduaren arduraduna dela esateko. Adibidez, haur bat hiltzean, zeruan aingeru bat gehiago behar zuelako Jainkoak eraman duela diote batzuek. A zer gezur iraingarria! Baina, guk badakigu Jehoba Aita maitekorra dela. Beraz, gaixotasun larri bat dugunean edo maite dugun norbait hiltzen denean, ez diogu sekula Jainkoari errua botatzen. Horren ordez, etorkizunean gauzak zuzenduko dituen fedea dugu. Entzuten duen edonori, Jehoba zein Jainko maitekorra den esaten jarraituko diogu. Horrela, Jehobak desafioa botatzen dionari erantzun ahal izango dio (Es 27:11).

10. Zer erakusten digute 22. Salmoa 24, 25 bertsetek Jehobari buruz?

10 Bere zerbitzari maiteen sufrimendua. Jehoba Jainko errukitsua da. Pertsekuzioa, gaixotasuna edo inperfekzioagatik gu sufritzen ikustea gorroto du (Irakurri 22. Salmoa 24, 25 [22:23, 24, NWT]). Jehobak gure mina ulertzen du; kendu egin nahi du eta kenduko du (Konparatu Irteera 3:7, 8; Isaias 63:9). Honakoa beteko den eguna iritsiko da: «Haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik» (Ap 21:4).

11. Zer sentitzen du Jehobak hil diren bere zerbitzari leialengatik?

11 Hil diren bere lagunen falta. Zer sentitzen du Jehobak hil diren gizon-emakume leialengatik? Berriz ere ikusteko irrikan dago! (Jb 14:15). Imajinatu bere laguna Abrahamen falta zenbat sumatuko duen (St 2:23). Edo pentsatu zenbateko gogoa izango duen «aurrez aurre» hitz egin zuen Moisesekin berriro hitz egiteko (Ir 33:11). Eta zenbateko gogoa izango duen Dabid eta beste salmogileen gorespen kanta politak entzuteko! (Sal 104:33). Nahiz eta Jainkoaren lagun hauek heriotzan lo dauden, Jehobak ez ditu ahaztu (Is 49:15). Beraien izaeraren xehetasun guztiak gogoratzen ditu, zentzu batean, «denak bizirik baitaude harentzat» (Lk 20:38). Etorkizunean berpiztu egingo ditu eta beraien otoitz zintzoak entzun eta euren adorazioa onartuko du berriro. Maite duzun norbait hil bada, dudarik gabe pentsamendu hauek kontsolatuko zaituzte.

12. Azken egun gaizto hauetan, zerk mintzen du Jehoba bereziki?

12 Gizaki gaiztoek besteak zapaltzea. Edengo matxinada hasi zenean, Jehobak bazekien gauzak hobetu aurretik okerrera egingo zutela. Gaur egun munduan dagoen gaiztakeria, injustizia eta biolentzia gorrotatzen du. Beti kezkatu izan da ahul eta babesgabe daudenengatik, adibidez, umezurtz eta alargunengatik (Za 7:9, 10). Bere zerbitzari leial batzuk zapalduta eta kartzelaratuta daudela ikusteak bereziki mintzen du. Ziur egon berarekin batera irauten ari zaretenoi maitasun handia dizuela.

13. Zer jokabide lotsagarri ikusten du Jainkoak gizakien artean eta zer egingo du?

13 Giza familiaren degradazio morala. Gizakiak Jainkoa imitatzeko sortuak dira. Baina, Satanasek gizakiei gauza moralgabeak eginaraztea atsegin du. Jainkoak Noeren garaian gizakiaren gaiztakeria «handituz zihoala» ikustean, «gizakia egin izanaz» damutu eta «bihozmindurik» sentitu zen (Has 6:5, 6, 11). Hobetu al da mundua ordudanik? Inola ere ez! Deabrua oso pozik dago mota guztietako sexu moralgabekeria hain ohikoa bihurtu izanaz. Honen barne, genero berdineko eta desberdineko gizakien arteko ekintza moralgabeak daude (Ef 4:18, 19). Jehobaren zerbitzari batek bekatu larri bat egiten duenean, Satanas bereziki pozten da. Jehobaren pazientzia amaitzen denean, jarduera moralgabe guztiak gorrotatzen dituela erakutsiko du, aldatu nahi ez duen jende moralgabea suntsituz.

14. Zer egiten ari dira gizakiak lurra eta animaliekin?

14 Bere sorkuntzaren hondamena. «Kalte eginez» batak bestea menderatzeaz gain, gizakia ez da lurra eta animaliak Jehobak eskatu bezala zaintzen ari (Koh 8:9; Has 1:28). Zientzialari batzuen arabera, gizakiak egindakoaren ondorioz milioi bat espezie gehiago desagertu litezke hurrengo urteetan. * Beraz, ez da harritzekoa natura arriskuan dagoela esatea! Zorionez, Jehobak «lurra hondatzen dutenak hondatzeko garaia» iritsiko dela promestu du eta planeta osoa paradisu bihurtuko duela hitzeman du (Ap 11:18; Is 35:1).

ZER IKASTEN DUGU JEHOBAREN IRAUPENETIK?

15, 16. Zerk bultzatu behar gintuzke Jehobak bezala irautera? Aipatu adibide bat.

15 Pentsa ezazu gure zeruko Aitak milaka urtetan zenbat arazo latzen aurrean iraun duen (Ikusi « Zeren aurrean ari da Jehoba irauten?» taula). Jehobak edozein momentutan mundu gaizto hau suntsitu lezake, baina bere pazientzia gure onerako izan da. Pentsatu adibide honetan: Guraso batzuei, amaren sabelean dagoen haurrak osasun arazo larriak dituela eta, gainera, jaio ondoren bizitza zaila eta motza izango duela esaten diete. Hala ere, jaiotzen denean gurasoak asko pozten dira, nahiz eta beraientzat haurra zaintzea zaila izango den. Asko maite dutenez, edozein zailtasunen aurrean iraungo dute haurtxoari ahalik eta bizitza onena emateko.

16 Modu berean, Adam eta Ebaren ondorengo guztiak jaiotzen direnean inperfektuak dira. Hala ere, Jehobak maite eta zaintzen ditu (1 Jn 4:19). Baina, adibideko gurasoek ez bezala, Jainkoak bere seme-alaben alde zerbait egin dezake. Gizakiei sufriarazten dieten gauza guztiak kentzeko eguna ezarri du (Mt 24:36). Ez al gintuzke maitasun honek behar den guztia irautera bultzatu behar?

17. ⁠Hebrearrei 12:2, 3 bertseten arabera, nola laguntzen digu Jesusen ereduak irauten?

17 Jehoba iraupen eredu perfektua da. Jesusek bere Aitaren iraupena imitatu zuen. Gizaki izan zenean, eraso gogorra, lotsa eta habean hiltzea jasan behar izan zuen gu laguntzearren (Irakurri Hebrearrei 12:2, 3). Dudarik gabe, Jehobaren iraupen ereduak irauteko indarra eman zion Jesusi. Jainkoaren ereduak gu ere indartu gaitzake.

18. Nola laguntzen digu 2 Pedro 3:9⁠ak Jehobaren pazientzia lortzen ari dena ulertzen?

18 Irakurri 2 Pedro 3:9Jehobak badaki mundu hau suntsitzeko garairik onena zein den. Bere pazientziari esker gizaki askok bera ezagutzeko aukera izan dute eta, orain, milioika lagunek osatzen duten gizatalde handi batek adoratzen du. Jehobak denbora luzez iraun duelako oso eskertuta gaude. Izan ere, jaiotzeko, bera maitatzen ikasteko eta geure buruak berari eskaintzeko aukera izan dugu. Amaiera arte iraun dugun milioika lagunok saria jasotzen dugunean, argi ikusiko da Jehobak pazientzia izateko erabakia zein egokia izan den!

19. Zer egin behar dugu eta zer sari jasoko dugu?

19 Jehobaren eredutik pozik nola iraun dezakegun ikasten dugu. Izan ere, Jehobak «Jainko zoriontsua» izaten jarraitzen du, Satanasek tristura eta sufrimendu asko sortu arren (1 Tm 1:11). Jehobak bere izena santutzea eta bere subiranotasuna bidezkoa dela frogatzea lortuko du. Gainera, gaiztakeria guztia eta gaur egun ditugun arazoak kenduko ditu. Hau gertatzea pazientziaz itxaroten dugun bitartean, guk ere, Jehoba bezala, poza mantendu dezakegu. Beraz, iraun dezagun. Gure zeruko Aitak irauten ari dela jakiteak ere kontsola gaitzala. Hala egiten badugu, hitz hauek gutako bakoitzarengan beteko dira: «Zorionekoa probaldian sendo irauten duen gizakia! Proba gainditu ondoren, bera maite dutenei Jainkoak agindu dien betiko bizia jasoko baitu sari» (St 1:12).

sjj 139. KANTA Ikusi zeure burua mundu berrian

^ § 5 Denok ditugu arazoak. Momentuz hauetariko askok ez dute konponbiderik. Iraun egin behar dugu, besterik ez. Baina ez gara bakarrak, Jehoba bera ere gauza askoren aurrean irauten ari da. Zer gauza dira hauek? Artikulu honetan, hauetariko bederatzi aztertuko ditugu. Gainera, Jehobaren iraupenari esker zer lortu den eta bere eredutik zer ikasi dezakegun ikusiko dugu.

^ § 14 Ez dira nahastu behar “espezieak” eta Bibliako “motak”, hauek izaki bizidun talde zabalagoak baitira.