29. IKASKETARAKO ARTIKULUA
Izan zoriontsu zeure aurrerapenarekin!
«Azter beza nork bere jokaera eta, horrela, bereaz harrotu ahal izango da, baina besteekin konparatzen ibili gabe» (GA 6:4).
sn 29. KANTA Prestu joka dezagun
ZER AZTERTUKO DUGU? *
1. Zergatik ez gaitu Jehobak besteekin konparatzen?
JEHOBAK aniztasuna maite du. Hau argi ikusten da bere sorkuntza harrigarrian, baita gizakian ere. Gutako bakoitza desberdina da. Horregatik, Jehobak ez zaitu inoiz besteekin konparatzen. Jehobak zure bihotza aztertzen du, barnean zarena (1 Sm 16:7). Gainera, zure abileziak, ahuleziak eta bizipenak kontuan hartzen ditu eta ez dizu egin dezakezuna baino gehiago eskatzen. Geure burua Jehobak ikusten gaituen moduan ikusi behar dugu. Orduan «neurritsu» izango gara, geure buruaz ez gehiegi, ez gutxiegi pentsatuz (Erm 12:3).
2. Zergatik ez da ona geure burua besteekin konparatzen ibiltzea?
2 Noski, besteen eredutik ikasi dezakegu. Adibidez, predikazioan oso ona den anaia edo arreba bat ezagutzen dugu (Heb 13:7). Orduan, berarengandik predikazioan nola hobetu ikasi dezakegu (Flp 3:17). Besteen eredu ona imitatzea ondo dago, baina besteekin konparatzen ibiltzea beste kontu bat da. Horrelako konparaketa egiten baduzu, inbidia, nahigabea edo ezertarako balio ez duzula sentitu dezakezu. Aurreko artikuluan ikasi genuen moduan, kongregazioko anai-arrebekin lehian ibiltzea espiritualki kaltegarria izan daiteke. Jehobak maitasunez honakoa egitera animatzen digu: «Azter beza nork bere jokaera eta, horrela, bereaz harrotu ahal izango da, baina besteekin konparatzen ibili gabe» (Ga 6:4).
3. Zoriontsua egiten zaituen zer aurrerapen espiritual egin duzu?
3 Jehobak zu zeure aurrerapen espiritualarekin zoriontsua izatea nahi du. Esaterako, bataiatu bazara, poz-pozik egon zaitezke helburu hori lortu duzulako. Erabaki hau zuk hartu zenuen eta Jainkoari diozun maitasunarengatik egin zenuen. Pentsa ezazu zer-nolako aurrerapena egin duzun Sal 141:2). Predikazioan elkarrizketak hasten hobetu al duzu? Trebeago al zara predikatzeko tresnak erabiltzen? Eta familia bat baduzu, lagundu al dizu Jehobak senar, emazte edo guraso hobeagoa izaten? Arlo hauetan egin dituzun aurrerapenengatik oso pozik eta harro sentitu zaitezke.
ordudanik. Adibidez, Biblia irakurtzeaz eta ikasteaz gehiago disfrutatzen al duzu orain? Sakonagoak al dira zure otoitzak? (4. Zer aztertuko dugu artikulu honetan?
4 Besteei euren aurrerapen espiritualarekin pozik egoten eta besteekin ez konparatzen lagundu ahal diegu. Artikulu honetan, gurasoek seme-alabei, ezkontideek bata besteari, eta adindunek eta beste guztiek kongregazioko anai-arrebei laguntzeko zer egin behar duten ikusiko dugu. Azkenik, bete ditzakegun helburuak jartzen lagunduko diguten biblia-printzipioak aztertuko ditugu.
GURASOEK ETA EZKONTIDEEK EGIN DEZAKETENA
5. Efesoarrei 6:4aren arabera, zer ez lukete gurasoek egin behar?
5 Gurasoek ez lukete haur bat bestearekin konparatu behar. Gainera, haur bati eman dezakeena baino gehiago eskatzea arriskutsua izan daiteke. Gurasoek hau egiten badute, euren seme-alabak desanimatu ditzakete. (Irakurri Efesoarrei 6:4). Sachiko * izeneko arreba batek dio: «Irakasleek nire ikaskideak baino hobeagoa izatea espero zuten. Gainera, irakasleari eta Lekukoa ez zen nire aitari testigantza on bat emateko, nire amak nota onak ateratzea nahi zuen. Azterketak akatsik gabe egitea espero zuen eta hori niretzako ezinezkoa zen. Eskola aspaldi bukatu nuen arren, Jehoba nirekin pozik ez dagoela sentitzen dut batzuetan, nahiz eta ahal dudan guztia egin».
6. Zer ikasi dezakete gurasoek 131. Salmoa 1, 2tik?
6 Gurasoek baliagarria den zerbait aurkitu dezakete 131. Salmoa 1, 2 bertsetetan (Irakurri). Dabid erregeak «gauza handien atzetik» edo «neurriz gainekoen atzetik» ez zebilela esan zuen. Bere apaltasunari esker, bihotza «isil eta bare zuen». Zer ikasi dezakete gurasoek Dabiden hitz hauetatik? Apaltasun berdina edukitzeko, gurasoek ez luketela euren buruengandik gehiegi espero behar, ezta beraien haurrengandik ere. Gurasoek euren haurrei helburuak jartzen lortzen laguntzeko, seme-alaben ahuleziak eta abileziak zeintzuk diren ulertu behar dute. Marina izeneko arreba batek honako hau gogoratzen du: «Amak ez ninduen inoiz nire anai-arrebekin edo beste haur batzuekin konparatu. Denok dohain desberdinak ditugula eta gutako bakoitza Jehobarentzat baliotsua dela erakutsi zidan. Berari esker oso gutxitan konparatzen naiz besteekin».
7, 8. Nola ohoratu dezake senarrak bere emaztea?
7 Senar kristauak bere emaztea ohoratu behar du (1 P 3:7). Beste norbait ohoratzea arreta berezia ematea eta errespetua adieraztea esan nahi du. Adibidez, senarrak emaztea duintasunez tratatzen duenean, ohoratu egiten du. Ez dio eman dezakeena baino gehiago eskatzen eta, noski, ez du beste emakumeekin konparatzen. Zer eragin izango luke emaztearengan senarrak hori egingo balu? Ikus dezagun Rosa izeneko arreba bati gertatzen zaiona. Lekukoa ez den bere senarrak beste emakumeekin konparatzen du. Senarraren hitz zakarren ondorioz, Rosa bere buruarekin gaizki sentitzen da. Gainera, norbaitek benetan maitatuko ote duen zalantzan jartzen du. Berak dio: «Jehobarentzat baliotsua naizela behin eta berriz gogorarazi behar didate». Senar kristauak, aldiz, bere emaztea ohoratzen du. Badaki hori egiteak bai emaztearekin, baita Jehobarekin duen harremanean ere, eragina duela. *
8 Bere emaztea ohoratzen duen senarrak goraipatu eta zoriondu egiten du, eta bere maitasuna ziurtatzen dio (Es 31:28). Aurreko artikuluan aipatutako Katerinaren senarrak, autoestimu baxuko sentimenduak gainditzen lagundu dio. Haurra zenean, bere amak kritikatu egiten zuen. Gainera, beste neskekin eta bere lagunekin konparatzen zuen. Ondorioz, Katerina bere burua besteekin konparatzen hasi zen eta Jehobaren lekuko egin ondoren ere hala egiten jarraitu zuen. Baina, bere senar kristauak jarrera hau zuzentzen eta bere burua modu orekatsuan ikusten lagundu zion. Hau dio: «Maite nau, ondo egiten ditudan gauza onengatik zoriontzen nau eta nire alde otoitz egiten du. Gainera, Jehobaren ezaugarri politak gogorarazten dizkit eta nire pentsaera negatiboa zuzentzen laguntzen dit».
ADINDUNEK ETA BESTEEK EGIN DEZAKETENA
9, 10. Nola lagundu zioten adindunek arreba bati besteekin ez konparatzen?
9 Zer egin dezakete adindunek besteekin konparatzeko joera dutenei laguntzeko? Ikus dezagun Hanuni izeneko arrebaren kasua. Neskatxa bat zenean ez zuten ia inoiz zoriondu. Berak dio: «Oso lotsatia nintzen eta beste haurrak ni baino hobeagoak zirela sentitzen nuen. Txiki-txikitatik hasi nintzen besteekin konparatzen». Lekuko egin eta gero ere, Hanuni besteekin konparatzen jarraitu zuen. Ondorioz, kongregazioan egiten zuenak ez zuela ezertarako balio sentitzen zuen. Hala ere, gaur egun aitzindari zoriontsua da. Zerk lagundu zion bere ikuspuntua aldatzen?
10 Kongregazioko adindun maitekorrek asko lagundu ziotela dio Hanunik. Kongregazioko parte baliotsua zela esan zioten 1 Tesalonikarrei 1:2, 3 irakurri zidaten. Bihotzeraino iritsi zitzaidan! Artzain on hauei esker Jehobaren erakundean dudan tokiari balio handia ematen diot».
eta bere eredu leialarengatik zoriondu zuten. Honakoa dio: «Batzuetan adindunek laguntza behar zuten arreba batzuei animatzeko eskatu zidaten. Horrela, kongregazioan beharrezkoa nintzela sentitzen nuen. Oraindik gogoan dut kongregazioko adindun maitekorrek esan zidatena. Arreba gazteagoak animatu izana eskertu eta11. Zer egin dezakegu Isaias 57:15ean aipatzen diren «atsekabeturik eta lur jota» dauden horiek laguntzeko?
11 Irakurri Isaias 57:15. Jehoba «atsekabeturik eta lur jota» daudenez asko kezkatzen da. Denok animatu ditzakegu anai-arreba maiteak eta ez adindunak bakarrik. Hori egiteko modu bat beraiez bihotzez arduratzen garela adieraztea da. Jehobak bere ardi baliotsuei dien maitasuna guk erakustea nahi du (Es 19:17). Apalak izanez eta gure gaitasunez ez harrotuz ere lagundu ahal diegu. Ez dugu besteen arreta geureganatu nahi, besteengan inbidia sortuz. Horren ordez, esaten eta egiten dugun guztia anai-arrebak animatzeko izan dadila (1 P 4:10, 11).
12. Zergatik gustatzen zitzaion jende xumeari Jesusekin egotea? (Ikusi azaleko irudia)
12 Jesusek bere jarraitzaileekin nola jokatu zuen aztertzean, besteekin nola jokatu behar dugun ikasiko dugu. Inoiz bizi izan den gizonik apartena izan arren, «gozoa eta bihotz-apala» zen (Mt 11:28-30). Nahiz eta besteak baino adimentsuagoa izan eta gehiago jakin, ez zen harrotu. Hizkuntza erraza eta adibide erakargarriak erabiliz, jende xumearen bihotzak ukitu zituen (Lk 10:21). Erlijioburu harroputzak ez bezala, Jesusek ez zion inori Jainkoaren aurrean gutxi balio zuela sentiarazi (Jn 6:37). Horren ordez, jende arruntarekin errespetu osoz jokatu zuen.
13. Nola erakutsi zuen Jesusek bere jarraitzaileekin atsegina eta maitekorra zela?
13 Jesusek bere izaera maitekorra eta atsegina bere jarraitzaileak tratatzeko moduarekin erakutsi zuen. Bazekien bakoitzak egoera eta gaitasun ezberdinak zituela. Beraz, denek ezin zuten erantzukizun berdinak izan, ezta predikazioan lan kopuru berdina egin ere. Hala ere, bakoitzak bihotz osoz egindako esfortzuak estimatu zituen. Jesusen jarrera hau argi eta garbi ikusi zen talentuen parabolan. Adibide horretan, nagusiak morroi «bakoitzari bere trebetasunaren arabera» eman zion. Arduratsuak izan ziren bi morroietako batek, bestea baino gehiago irabazi zuen. Baina nagusiak biei zoriontzen die hitz berberekin: «Ederki, morroi on eta leiala!» (Mt 25:14-23).
14. Nola imitatu dezakegu Jesusek besteekin jokatu zuen modua?
14 Jesus gurekin beti atsegina eta maitekorra da. Badaki guztiok gaitasun eta egoera ezberdinak ditugula eta pozik dago gure onena ematen dugunean. Honetan Jesus imitatu beharko genuke. Anaia edo arreba batek besteak bezainbeste ezin badu egin, ez genioke inoiz lotsarazi edo gutxi balio duela sentiarazi nahi. Horren ordez, Jehobaren zerbitzuan ahal duten guztia emateagatik gure anai-arrebak zoriontzeko aukerak bilatu ditzagun.
BETE DITZAKEZUN HELBURUAK JARRI
15, 16. Nola lagundu zion arreba bati bete zitzakeen helburuak jartzeak?
15 Helburu espiritualek gure bizitzari gida eta esanahia ematen diote. Baina Lk 14:28). Pentsa dezagun Midori izeneko aitzindari bati gertatutakoan.
garrantzitsua da gure gaitasunekin eta egoerarekin bat datozen helburuak jartzea. Ez dute besteen berdinak izan beharrik. Bestela, lortzen ez baditugu, desanimatuta eta lur jota sentituko ginateke (16 Midoriren aita ez da Lekukoa. Neskatxa bat zenean umiliatu egiten zuen, bere anai-arrebekin eta ikaskideekin konparatuz. «Ez nuela ezer balio sentitzen nuen», esaten du Midorik. Hala ere, hazten joan zen heinean, Midori bere buruarekin hobeto sentitzen hasi zen. Berak dio: «Biblia egunero irakurtzen dut, bihotzean bakea edukitzeko eta Jehobak maite nauela sentitzeko». Gainera, bete ditzakeen helburuak jartzen zituen. Horiek lortzeko Jehobari otoitz zehatzak egiten zizkion laguntza eske. Ondorioz, Midori bere aurrerapen espiritualarekin pozik sentitu zen.
JARRAITU JEHOBARI ZURE ONENA EMATEN
17. Nola jarraitu dezakegu geure «pentsaera berritzen» eta zer emaitza izan ditzakegu?
17 Agian, sentimendu eta pentsaera negatiboak ez dira egun batetik bestera desagertuko. Horregatik, Jehobak esaten digu: «Zeuen pentsaera berritzen jarraitu behar duzue» (Ef 4:23, 24, NWT). Hori lortzeko, noski, otoitz egin, Jainkoaren Hitza aztertu eta irakurritakoan hausnartu behar dugu. Jarraitu ezazu gauza hauek egiten eta Jehobari indarra eskatzen. Bere espiritu santuak besteekin konparatzeko joera gainditzen lagunduko dizu. Jehobak zure bihotzean inbidia edo harrokeria sentitzen duzun ikusten lagunduko dizu eta egin behar dituzun aldaketak azkar egitera bultzatuko zaitu.
18. Nola kontsolatzen zaituzte 2 Kronikak 6:29, 30 bertseten hitzek?
18 Irakurri 2 Kronikak 6:29, 30. Jehobak gure bihotza ezagutzen du. Gainera, munduko espirituaren eta geure inperfekzioaren aurkako barne-borrokak ondo ezagutzen ditu. Jehobak gauza hauen aurka zer gogor borrokatzen dugun ikusten du eta, horregatik, gehiago maite gaitu.
19. Nola azaltzen du Jehobak guregatik sentitzen duena?
19 Jehobak gu zenbat maite gaituen ulertzeko, ama baten eta bere haurtxoaren arteko maitasun lotura erabiltzen du (Is 49:15). Ikus dezagun Rachel izeneko ama baten adibidea. Berak dio: «Stephanie, nire alaba, behar zena baino lehenago jaio zen. Lehen aldiz ikustean, oso txikia eta babesgabea zirudien. Baina, ospitalean egon zen lehen hilabete horretan, medikuak egunero Stephanie besoetan hartzen utzi zidan. Momentu goxo horiei esker, gure arteko maitasun lotura asko estutu zen. Orain sei urte dauzka eta bere adinekoak baino txikiagoa da. Bizirik jarraitzeko hainbesteko borroka egiteagatik, izugarri maite dut. Nire alabak ikaragarrizko poza eman dit bizitzan!». Jehobak ere gu izugarri maite gaitu. Zergatik? Bera bihotz-bihotzez zerbitzatzeko dugun borroka ikusten duelako. Zein kontsolagarria den hau jakitea!
20. Jehobaren zerbitzaria zarenez, zer arrazoi duzu pozik egoteko?
20 Jehobaren zerbitzari bakoitza bere familiaren kide preziatua da. Guztiok gara bereziak berarentzat. Jehobak ez zintuen berarengana erakarri besteak baino hobeagoa zinelako. Beste arrazoi batengatik egin zuen: zure bihotza aztertu zuenean, apaltasunaz gain, ikasteko eta aldaketak egiteko jarrera ona ikusi zuelako (Sal 25:9). Ziur egon Jehoba pozik sentitzen dela zure onena ematen diozunean. Gainera, zure iraupenak eta leialtasunak bihotz onekoa zarela erakusten dute (Lk 8:15). Beraz, jarrai ezazu Jehobari zure onena ematen. Orduan, «besteekin konparatzen ibili gabe», zuk zeuk egiten duzunarekin pozik egongo zara.
sjj 38. KANTA Jehobak sendotuko gaitu
^ § 5 Jehobak ez gaitu besteekin konparatzen. Hala ere, gutako batzuek horixe egiteko eta geure burua modu negatiboan ikusteko joera dugu. Artikulu honetan geure burua besteekin konparatzea zergatik ez den ona ikusiko dugu. Familia kideei eta kongregazioko anai-arrebei euren buruak Jehobak ikusten dituen bezala ikusten nola lagundu ahal diegun aztertuko dugu.
^ § 5 Izen batzuk aldatu dira.
^ § 7 Nahiz eta hemen senarrez hitz egiten ari garen, emazteentzat ere printzipio asko aplikagarriak dira.
^ § 58 IRUDIEN AZALPENAK: Familia-adorazioan daudela, gurasoek Noeren arka eraikitzeko haur bakoitzak egin duenarekin poz-pozik daudela erakusten dute.
^ § 62 IRUDIEN AZALPENAK: Haur txiki bat bakarrik hazten duen ama batek, aitzindari laguntzaile izateko plangintza egiten du eta hau lortzeaz oso pozik dago.