Saltatu edukira

«Ahalegintzen» ari al zara?

«Ahalegintzen» ari al zara?

FERNANDO a urduri dago. Bi adindunek berarekin hitz egin nahi dutela esan diote. Eskualde arduradunak kongregazioa hainbat aldiz bisitatu ondoren, adindun izateko zertan hobetu behar zuen azaldu zioten adindunek. Denbora pasa ahala, Fernandok inoiz adindun izendatuko zuten galdetzen zion bere buruari. Eskualde arduradunak duela gutxi bisitatu du kongregazioa. Zer esango ote diote adindunek oraingo honetan?

Fernando adindun batek esaten diona entzuten ari da. Anaiak 1 Timoteori 3:1 aipuari buruz hitz egiten dio eta adindun izendatzea erabaki dutela azaltzen dio. Fernando harrituta altxatu eta esaten du: «Zer? Zer esan duzu?». Anaiak, esandakoa errepikatu, eta Fernandoren aurpegian irribarre bat marrazten da. Gero, kongregazioan bere izendapenaren berri ematen denean, denak poz-pozik daude.

Gaizki al dago adindun izateko nahia edukitzea? Ez, noski! Bibliaren arabera, «gizon bat arduradun izateko ahalegintzen ari bada, lan ona nahi du» (1 Tm 3:1NWT). Bertset honek anaiak adindun izateko gogor saiatzera animatzen ditu. Honi esker, Jainkoaren herrian milaka adindun eta laguntzaile izateagatik bedeinkapen ugari ditugu. Kongregazioek hazten jarraitzen dutenez, adindun izateko ahalegintzen diren anaia gehiago behar dira. Nola lortu dezakete hori? Adindun izan nahi dutenek, batzuetan, noiz izendatuko dituzten kezka dute, Fernandok bezala. Ondo al dago hori?

ZER ESAN NAHI DU AHALEGINTZEAK?

Bibliako «ahalegintzen» espresioa, bihotzez desiratu edo luzatu esan nahi duen aditz greko batetik dator. Honek burura ekartzen digu zuhaitz batean dagoen fruitu goxo bat hartzeko luzatu egiten den pertsona bat. Baina honek ez du esan nahi arduradun izateko pribilegioa anbizioz bilatu behar dugunik. Zergatik ez? Adindun izateko helburua dutenez, ez dutelako estatus bat lortzeagatik egin behar, baizik eta lan ona egin nahi dutelako.

Lan honekin loturiko baldintzetako asko 1 Timoteori 3:2-7 eta Titori 1:5-9 pasarteetan daude. Raymond izeneko esperientzia handiko adindun batek honakoa dio bertset hauei buruz: «Garrantzitsuena gu nolakoak garen da. Hitz egiten jakiteak eta irakaskuntzak bere garrantzia dute, baina trebezia horiek ez dira akats gabea, neurritsu, zentzudun, ordenatu, eskuzabal edo arrazoitsu izatea baino garrantzitsuagoak».

Ahalegindu kongregazioko jardueretan parte hartzen

Anai-arrebak bihotzez zerbitzatu nahi dituen anaia akats gabea izan behar da, hau da, egiazalea eta moralki garbia. Gainera, neurritsua, zentzuduna, ordenatua eta arrazoitsua izan behar du. Horrela, aurrea hartzeko eta euren arazoekin laguntzeko berarengan konfiantza dute anai-arrebek. Bere eskuzabaltasunari esker, gazteak eta egian berriak direnak animatu ditzake. Ongia maite duenez, gaixo daudenak eta adinekoak kontsolatu eta laguntzen ditu. Ez ditu ezaugarri horiek lantzen adindun izateko bakarrik, bazik eta besteei ona dena egiteko. b

Kongregazioko adindunek aholkuak eta animoak eman ahal dizkizute. Baina zure ardura da Bibliak adindun izateko aipatzen dituen baldintzak betetzea. Esperientzia handiko Henry izeneko adindun batek honakoa dio: «Adindun bezala zerbitzatu nahi baduzu, gogor lan egin prest zaudela erakusteko». Kohelet 9:10⁠ri buruz hitz eginez, honakoa azaltzen du: «“Egin dezakezun guztia egizu gogoz”. Eman zure onena adindunek egiteko eskatzen dizkizuten lan guztietan. Kongregazioaren alde egiten dituzun lan guztiak bihotzez maite, baita garbiketan parte hartzea ere. Denborarekin, besteek zure lan ona eta esfortzuak ikusiko dituzte». Egunen batean adindun bezala zerbitzatu nahi baduzu, izan langilea eta fidagarria Jehobaren zerbitzuko arlo guztietan. Denek argi ikusi beharko lukete pertsona apala zarela eta ez bere burua goratzen duena (Mt 23:8-12).

BAZTERTU IDEIA ETA EKINTZA OKERRAK

Adindun izan nahi duen anaia bat, adindun taldea konbentzitzen saiatu daiteke bera ere adindun izendatzeko. Beste batzuk haserretu egiten dira adindunek aholku ematen dietenean. Anaia horiek ondorengo galderan hausnartu beharko lukete: «Adindun izan nahi dut garrantzitsua naizela sentitzeko ala Jehobaren ardiak apalki zaintzeko?».

Adindun izan nahi dutenek «artaldearentzat eredu izan» behar dutela gogoratu behar dute (1 P 5:1-3). Anaia bat kongregazioarentzat eredu bada, ez ditu besteak engainatuko. Pazientzia izaten eta ondo dagoena egiten jarraituko du, adindun izendatu ala ez. Izan ere, anaia bat adindun izendatua izaten denean, inperfektua izaten jarraitzen du (Zen 12:3; Sal 106:32, 33). Gainera, gertatu daiteke, arrazoiren batengatik, besteek guri buruz hain iritzi ona ez izatea (1 Ko 4:4). Hortaz, adindunek Biblian oinarritutako aholkuak ematean, entzun ezazu haserretu gabe eta, ondoren, gogor saiatu aholkatutakoa egiten.

ETA ASKO ITXARON BEHAR BADUZU?

Anaia batzuek adindun izendatzeko denbora luzez itxaroten ari direla sentitzen dute. Agian dagoeneko hainbat urte pasa dituzu adindun izateko ahalegintzen. Larritzen al zaitu batzuetan hainbeste itxaron behar izateak? Hala bada, kontuan izan hurrengo hitzak: «Gauzatzen ez den itxaropenak bihotzean pena sortzen; betetzen den nahia, bizi-fruituak dituen zuhaitz» (Es 13:12).

Pertsona batek bihotzean pena sentitu dezake hainbeste desiratzen duen helburua inoiz ez duela lortuko ematen duenean. Abraham horrela sentitu zen. Jehobak seme bat izango zuela promestu zion, baina urteak pasa ziren eta Sara eta berak ez zituzten haurrak izan (Has 12:1-3, 7). Abrahamek, ordurako zahartuta, Jehobari esan zion: «Jauna, ene Jainkoa, zer eman diezadakezu, baldin semerik gabe banoa mundutik. […] Semerik ez didazu eman». Jehobak seme bat izango zuela zioen promesa beteko zela ziurtatu zion. Baina gutxienez 14 urte gehiago pasa ziren Jainkoak bere promesa bete zuen arte (Has 15:2-4; 16:16; 21:5).

Itxaroten zuen bitartean, galdua al zuen Abrahamek Jehoba zerbitzatzeko poztasuna? Ez. Berak ez zuen Jainkoaren promesa inoiz zalantzan jarri eta beteko zen momentua itxaroten jarraitu zuen. Paulo apostoluak idatzi zuen: «Eroapenez itxaron ondoren, eskuratu egin zuen Abrahamek Jainkoaren agintzaria» (Heb 6:15). Azkenean, Jainko Ahalguztidunak espero zuena baino askoz gehiagorekin bedeinkatu zuen gizon leial hau. Zer ikasi dezakegu Abrahamengandik?

Adindun izan nahi baduzu, baina urteak pasa arren hori gertatzen ez bada, jarraitu Jehobarengan konfiantza izaten. Ez galdu Jehoba zerbitzatzean duzun poztasuna. Warrenek anaia askori lagundu die kongregazioko laguntzaile eta adindun izaten, eta honakoa dio: «Anaia bat adindun izateko prest egon dadin denbora behar da. Denboran zehar, anaiaren jokaerak eta bere eginkizunak betetzeko moduak adindun izateko prest dagoen ala ez erakusten du. Anaia batzuen ustez, adindunak ez badira, ez dira Jehoba ondo zerbitzatzen ari. Pentsaera hori ez da zuzena eta, gainera, obsesio bihurtu daiteke. Jehoba leialki zerbitzatzen baduzu, non zauden edo zer egiten duzun axola gabe, zoriontsu izango zara».

Anaia batek 10 urte baino gehiago itxaron behar izan zituen adindun izendatu zuten aurretik. Asko ikasi zuen Ezekielen lehen kapitulutik. Berak hau dio: «Jehobak bere gurdia, hau da, bere erakundea, aukeratzen duen abiaduran gidatzen du. Garrantzitsuena ez da guk gauzak noiz gertatzea nahi dugun, baizik eta Jehobak noiz nahi duen. Beharbada neure burua adindun izateko prest ikusten dut, baina Jehobak badaki hala den edo ez. Agian nik nahi dudana ez da komeni zaidana, eta Jehobak hori badaki».

Egunen batean kongregazioko adindunaren eginkizuna bete nahi baduzu, egin ahaleginak anai-arrebei laguntzeko. Denbora poliki doala iruditzen bazaizu, ez galdu pazientzia. Lehen aipatutako Raymondek dio: «Anbizioa poztasunaren etsaia da. Oso zaila da Jehoba zoriontsu zerbitzatzea beti iritsi ez den izendapenean pentsatzen ari bazara. Segi Jainkoaren espirituaren fruitua lantzen, bereziki pazientzia. Saiatu Jainkoarekin duzun adiskidetasuna sakontzen Biblia aztertuz. Predikatu berri onak eta Biblia aztertu interesa dutenekin. Jarri eredu ona zure familiari jarduera espiritualetan eta hartu aurrea familia adorazioan. Disfrutatu anai-arrebekin pasatzen duzun momentu bakoitza. Zure helburua lortzen duzun bitartean, gozatu Jehoba zerbitzatzen».

Anaiak adindun izan daitezen nahi du Jehobak. Baina ez berak, ezta bere erakundeak ere, ez du nahi helburu hori lortzeko gogor ahalegintzen zaren bitartean triste edo desanimatuta egon zaitezen. Jehobak motibazio egokiarekin zerbitzatzen dutenak lagundu eta bedeinkatzen ditu. Bibliak dioen bezala, Jehobaren bedeinkapenek ez dute «nekerik» gehitzen (Es 10:22).

Denbora batez adindun izateko ahalegintzen aritu bazara ere, beti egin dezakezu zerbait Jehobarekin duzun adiskidetasuna sendotzen jarraitzeko. Gogor saiatu adindun izateko ezaugarriak betetzen, lagundu besteak kongregazioan eta zaindu zure familia. Ziur egon zaitezke Jehobak ez duela bera zerbitzatzeko egiten duzuna sekula ahaztuko. Izan zaitezela beti zoriontsu, Jehoba zerbitzatzen edozein eginkizun duzula ere.

a Artikulu honetako izen batzuk aldatu egin dira.

b Artikulu honetan esaten dena kongregazioko laguntzaile izan nahi dutenei ere laguntzen die. Beraiek bete behar dituzten baldintzak 1 Timoteori 3:8-10, 12, 13 pasarteetan aurkitu daitezke.