Saltatu edukira

Egiak bakearen ordez banaketa ekartzen du

Egiak bakearen ordez banaketa ekartzen du

«Ez pentsa munduari bakea ekartzera etorria naizenik; bakea ez, baina banaketa ekartzera etorria naiz» (MAT 10:34).

KANTAK: sjj 123, sjj 128

1, 2. a) Nolako bakeaz gozatu dezakegu? b) Zergatik ezin dugu oraindik erabateko bakeaz gozatu? (Ikusi hasierako irudia)

 DENOK nahi dugu bakean bizi, kezkarik gabe. Zenbat eskertzen dugun Jehobak «Jainkoaren bakea» ematea, hau da, kezkatzen gaituzten pentsamendu eta sentimenduetatik babesten gaituen barneko lasaitasuna (Flp 4:6, 7). Gainera, Jehobari geure burua eskaini diogunez, «bakean gaude berarekin» eta bere adiskideak gara (Erm 5:1).

2 Hala ere, oraindik ez da iritsi Jainkoak erabateko bakea ekarriko duen garaia. Azken egun latz hauek arazoz eta pertsona liskargilez josita daude (2 Tm 3:1-4). Gainera, kristauok Satanasen eta berak bultzatzen dituen irakaspen faltsuen kontrako gerra espiritual batean gaude (2 Ko 10:4, 5). Baina, gure bakearentzat mehatxurik handiena Jehoba zerbitzatzen ez duten senideengandik etorri daiteke. Agian gure sinesmenei burla egiten diete edo familia banatzeaz salatzen gaituzte. Beharbada, familiatik baztertzearekin ere mehatxatu gaitzakete. Zer ikuspuntu izan behar dugu familiaren oposizioari buruz? Zer egin dezakegu egoera zail honetan bagaude?

FAMILIAREN OPOSIZIOARI BURUZKO IKUSPUNTUA

3, 4. a) Zer eragin izango zuten Jesusen irakaspenek? b) Noiz izango zen bereziki zaila Jesus jarraitzea?

3 Jesusek bazekien bere irakaspenek jendea banatuko zutela eta, ondorioz, bere jarraitzaileek ausardia beharko zutela oposizioari aurre egiteko. Oposizio honek familia barruko bakea kaltetu zezakeen. Jesusek esan zuen: «Ez pentsa munduari bakea ekartzera etorria naizenik; bakea ez, baina banaketa ekartzera etorria naiz. Bai, “semea aitarengandik, alaba amarengandik eta erraina amaginarrebagandik” banatzera etorri naiz. Eta “nork bere etxekoak izango ditu etsai”» (Mt 10:34-36).

4 Zer esan nahi izan zuen Jesusek «ez pentsa munduari bakea ekartzera etorria naizenik» esatean? Entzuleek bere jarraitzaileak izatearen ondorioetan pentsatu behar zutela. Bere mezuak jendea banatu zezakeen. Noski, Jesusen helburua Jainkoaren mezua zabaltzea zen eta ez harremanak kaltetzea (Jn 18:37). Baina Jesusen irakaspenak leialtasunez jarraitzea zaila izango zen lagun minek edo senideek egia baztertzen bazuten.

5. Zer jasan behar izan dute Jesusen jarraitzaileek?

5 Jesusek bere jarraitzaileek, besteak beste, familiaren oposizioari aurre egiteko prest egon behar zutela esan zuen (Mt 10:38). Jesu Kristorentzat egoki edo on izateko, bere ikasleek burlak eta senideen oposizioa jasan behar izan dute. Hala ere, galdu dutena baino askoz ere gehiago irabazi dute (Irakurri Markos 10:29, 30).

6. Zer gogoratu behar dugu senideak Jehoba zerbitzatzeko egiten ditugun esfortzuen aurka jartzen direnean?

6 Nahiz eta gure senideak Jehoba zerbitzatzeko egiten ditugun esfortzuen aurka jarri, maitatzen jarraitzen ditugu. Baina, ez dugu ahaztu behar Jainkoari eta Jesu Kristori diegun maitasunak aurretik egon behar duela (Mt 10:37). Gogoratu gainera, Satanas, senideei diegun maitasuna erabiliz, gure leialtasuna hausten saiatuko dela. Aztertu ditzagun familiaren oposizioarengatik sortu daitezkeen arazo batzuk eta hauei aurre egiteko zer egin dezakegun.

EZKONTIDEA LEKUKOA EZ DENEAN

7. Nola ikusi behar dute euren egoera Lekukoa ez den ezkontidea dutenek?

7 Bibliak «ezkontzen direnek arazo handiagoak» izango dituztela dio (1 Ko 7:28). Lekukoa ez den ezkontidea badugu, agian ohikoak baino buruhauste gehiago izan ditzakegu gure ezkon bizitzan. Hala ere, gure egoera Jehobak ikusten duen moduan ikustea oso garrantzitsua da. Gure ezkontideak Jehoba ez zerbitzatzea ez da banatzeko edo dibortziatzeko arrazoia (1 Ko 7:12-16). Kristau ez den senarrak kontu espiritualetan aurrea hartzen ez badu ere, errespetua merezi du familiaburua delako. Era berean, senarrak bere emaztea goxotasunez zaindu eta maitatu behar du, nahiz eta honek Jehoba ez zerbitzatu (Ef 5:22, 23, 28, 29).

8. Zer galdera egin behar ditugu gure ezkontidea gure adorazioa mugatzen saiatzen bada?

8 Zer egin dezakegu gure ezkontidea gure adorazioa mugatzen saiatzen bada? Adibidez, arreba baten senarrak asteko egun batzuetan bakarrik predikatzeko eskatu zion. Antzeko egoera batean bagaude, galdetu: «Eskatzen ari al zait nire ezkontidea Jehoba adoratzeari uzteko? Hala ez bada, bete al dezaket eskatzen ari zaidana?». Arrazoitsuak bagara, ezkonbizitzan ez ditugu izango beharrezkoak ez diren arazoak (Flp 4:5NWT).

9. Nola irakatsi ahal diegu seme-alabei kristaua ez den gurasoa ohoratzen?

9 Haurren heziketa bereziki zaila izan daiteke gure ezkontidea Lekukoa ez denean. Adibidez, gure seme-alabei Bibliako honako agindua betetzen irakatsi behar diegu: «Ohoratu aita-amak» (Ef 6:1-3). Nola jokatuko dugu gure ezkontidearen jokabidea ona ez bada? Jarri dezagun eredua gure ezkontidea ohoratuz. Ipini dezagun arreta bere ezaugarri onetan eta adierazi dezagun zenbat estimatzen dugun. Ez ditzagun gauza negatiboak esan gure ezkontideari buruz haurren aurrean. Horren ordez, norberak erabakitzen duela Jehoba zerbitzatuko duen edo ez azaldu behar diegu. Haurren jokabide onak kristaua ez den gurasoa egiara erakarri dezake.

Irakatsi zure haurrei Bibliako egia ahal duzun guztietan (Ikusi 10. paragrafoa)

10. Nola irakatsi ahal diegu seme-alabei Bibliako egiari buruz ezkontidea Lekukoa ez bada?

10 Batzuetan, Lekuko ez den ezkontideak, seme-alabek paganoak diren ospakizunetan parte hartzea edota erlijio faltsuaren sinesmenak ikastea nahi izaten du. Senar batzuek emazte kristauari haurrei Bibliari buruz irakastea debekatzen diote. Hala ere, emazteak ahal duen guztia egiten du seme-alabei Bibliari buruzko egia irakasteko (Eg 16:1; 2 Tm 3:14, 15). Demagun Lekukoa ez den senar batek emazteari bere haurrei Biblia ikastaroa egitea edo hauek bileretara eramatea debekatzen diola. Senarraren erabakia errespetatuko du, baina aukera duen bakoitzean seme-alabei bere fedeari buruz hitz egingo die. Horrela, Jehoba eta bere arauei buruz irakatsiko die (Eg 4:19, 20). Noski, denborarekin seme-alabek erabaki beharko dute Jehoba zerbitzatuko duten ala ez (Dt 30:19, 20).

SENIDEEK GU LEKUKOAK IZATEA NAHI EZ DUTENEAN

11. Zerk sortu dezake Lekukoak ez diren senideekin arazoren bat izatea?

11 Jehobaren lekukoekin Biblia aztertzen hasi ginenean, agian ez genion ezer esan familiari. Baina gure fedea sendotu ahala, beraiekin gure sinesmenei buruz hitz egiteko beharra ikusi genuen (Mk 8:38). Jehobari leial izateak arazo batzuk sortu badizkigu gure senideekin, zer egin dezakegu bakea mantentzeko eta leial izaten jarraitzeko? Ikusi ditzagun ideia batzuk.

12. Zergatik jarri daitezke gure aurka Lekukoak ez diren senide batzuk, eta zer egin dezakegu?

12 Lekukoak ez diren senideen ikuspuntua ulertzen saiatu. Gu Bibliako egiak ikasteagatik poz-pozik gauden bitartean, gure senideek engainatu egin gaituztela edo sekta batean sartu garela pentsatu dezakete. Beraiekin festa batzuk dagoeneko ospatzen ez ditugunez, ez ditugula maite pentsatu dezakete. Hiltzean Jainkoak zigortuko gaituen beldur ere izan daitezke. Zer pentsatzen duten ulertzen saiatu behar dugu arretaz entzunez, berez zerk kezkatzen dituen jakiteko (Es 20:5). Paulo apostolua «ahalik jende gehien» ulertzen saiatu zen, hauei berri onak erakusteko. Gure senideekin gauza bera egiten saiatu gaitezke (1 Ko 9:19-23).

13. Nola hitz egin beharko genuke Lekukoak ez diren senideekin?

13 Goxotasunez hitz egin. «Zuen hizketa izan dadila beti atsegina» dio Bibliak (Kol 4:6). Jehobari bere espiritu santua eskatu ahal diogu gure senideekin hitz egitean atseginak izan gaitezen. Ez ginateke beraien sinesmen faltsu guztien inguruan eztabaidan ibili behar. Esaten edo egiten dutenarekin mintzen bagaituzte, apostoluen eredua jarraitu behar dugu. Paulok honakoa idatzi zuen: «Irain egiten digute eta guk bedeinkatu; erasoka erabiltzen gaituzte eta guk jasan; gaizki-esaka ari zaizkigu eta guk gozoki erantzun» (1 Ko 4:12, 13).

14. Zer lortu dezakegu jokaera ona badugu?

14 Jokaera ona izan. Lekukoak ez diren senideekin goxotasunez hitz egitea garrantzitsua den arren, are garrantzitsuagoa da jokaera ona izatea (Irakurri 1 Pedro 3:1, 2, 16). Eredu ona jartzen badugu, Jehobaren lekukoek euren haurrak zaintzen dituztela ikusiko dute gure senideek, baita ezkon bizitza zoriontsua eta bizitza garbi eta betea dutela ere. Eta egia inoiz onartzen ez badute ere, leial izateagatik Jehoba pozteak dakarren zoriontasuna sentitu dezakegu.

15. Zer egin dezakegu senideekin izan ditzakegun arazoak aurreikusteko?

15 Arazoak aurreikusi. Pentsatu aldez aurretik zerk eraman gaitzakeen gure senideekin eztabaidan hastera eta erabaki zer egingo dugun hori gertatzen bada (Es 12:16, 23). Australiako arreba batek honakoa dio: «Nire aitaginarreba egiaren oso kontra zegoen. Horregatik, bera deitu aurretik, nire senarrak eta biok Jehobari otoitz egiten genion berari beti hitz goxoekin erantzuteko. Hitz egiteko gaiak prestatzen genituen elkarrizketak atseginak izateko. Bagenekien elkarrizketa luzeek, askotan, erlijioari buruzko eztabaidak ekartzen zituztela. Beraz, deien denbora mugatzen genuen».

16. Zer egin dezakegu senideekin desadostasun bat izateagatik errudun sentitzen bagara?

16 Noski, ezin dugu espero Lekukoak ez diren senideekin beti desadostasunik ez izatea. Agian, horregatik errudun sentitu gaitezke. Izan ere, asko maite ditugu eta ez diegu inoiz gaizki sentiarazi nahi izan. Horrela sentitzen bagara, saiatu gaitezen Jehobari diogun leialtasuna familiari diogun maitasunaren aurretik jartzen. Horrela, gure senideek Biblia obeditzea hil ala biziko kontua dela ulertuko dute. Edozein kasutan, gogoratu ezin dugula inor egia onartzera behartu. Horren ordez, utzi diezaiegun euren kabuz Jehoba obeditzeak nola lagundu digun ikusten. Gure Jainko maitekorrak bera zerbitzatuko duten ala ez erabakitzeko aukera ematen die, guri eman digun bezala (Is 48:17, 18).

SENIDE BATEK JEHOBA UZTEN DUENEAN

17, 18. Zerk lagunduko digu gure senide batek Jehoba uzten badu?

17 Senide bat kanporatua denean edo Lekuko izateari uko egiten dionean, oso minduta sentitu gaitezke. Zer egin dezakegu horrelakoetan?

18 Segi dezagun gure errutina espiritualarekin. Sendotu dezagun gure fedea Biblia irakurtzeko ohitura izanez, bileretarako prestatuz eta hauetara joanez, predikatuz eta Jainkoari otoitzean irauteko indarra eskatuz (Ju 20, 21). Baina zer egin dezakegu gauzak modu mekanikoan egiten ari garela sentitzen badugu? Ez etsi, errutina espiritual on batek gure pentsaera eta sentimenduak kontrolatzen lagunduko digu. Pentsa dezagun 73. Salmoaren idazleari gertatutakoan. Gauzak modu negatiboan ikusten hasi zen eta honek antsietate handia sortu zion. Baina Jehoba leialki zerbitzatzean arreta jartzeak bere pentsaera zuzentzen lagundu zion (Sal 73:16, 17). Guri ere gauza bera egiteak lagunduko digu.

19. Nola erakutsi dezakegu Jehobaren disziplina errespetatzen dugula?

19 Errespetatu dezagun Jehobaren disziplina. Hasiera batean hau mingarria izan arren, luzera denontzat izango da hobea, baita bekatariarentzat ere (Irakurri Hebrearrei 12:11). Adibidez, Jehobak damutzen ez direnekin ez elkartzeko agintzen digu (1 Ko 5:11-13). Nahiz eta min handia sentitu, ez dugu beharrezkoa ez den kontakturik eduki behar kanporatua izan den senide batekin, ez telefonoz, mezuz, eskutitzez, posta elektronikoz, ezta sare sozialen bidez ere.

20. Zer itxaropen ez dugu galdu behar?

20 Ez dezagun itxaropenik galdu. Maitasunak «dena itxaroten» du. Horregatik, Jehoba utzi dutenak itzuliko diren esperantza izaten jarraitzen dugu (1 Ko 13:7). Gertuko senideren bat jarrera aldatzen ari dela ikusten badugu, Jehobari otoitz egin ahal diogu Bibliak bere gonbidapena onartzeko indarra eman diezaion: «Itzul niregana» (Is 44:22).

21. Zer egin beharko genuke Jesus jarraitzeagatik arazoak baditugu familian?

21 Jesusek bera edozein gizaki baino gehiago maitatu behar genuela esan zuen. Bestela, ez ginateke on edo egoki izango bere begietan. Baina, ziur zegoen bere jarraitzaileek, senideen oposizioa jasan arren, leial mantentzeko ausardia izango zutela. Gure familian arazoak sortu badira Jesus jarraitzeagatik, bilatu dezagun Jehobaren laguntza zailtasunei aurre egiteko (Is 41:10, 13). Asko pozten gaitu Jehoba eta Jesus gurekin pozik daudela eta gure leialtasuna sarituko dutela jakiteak.