Saltatu edukira

Zergatik egin behar dugu otoitz Jesusen izenean?

Zergatik egin behar dugu otoitz Jesusen izenean?

JESUSEK askotan irakatsi zuen otoitzari buruz. Bere garaiko erlijioburu juduek «plazetan zutik otoitz egitea» atsegin zuten. Zergatik? «Jendearen agerian» egotea gustatzen zitzaielako haien miresmena jasotzeko. Askok otoitz luzeak behin eta berriz errepikatzen zituzten «hitz-jarioari esker» Jainkoak entzungo ziela uste zutelako (Mateo 6:5-8). Jesusek zintzoa zen jendeari horrelako otoitzek ez zutela ezertarako balio ulertzen lagundu zion. Honetaz gain, otoitz nola egin behar zuten irakatsi zien.

Jesusek Jainkoaren izena santutua izateko, bere Erreinua etortzeko eta bere nahia betetzeko otoitz egiten erakutsi zigun. Gure beharrei buruz otoitz egitea ere egokia dela esan zuen (Mateo 6:9-13; Lukas 11:2-4). Jehobak gure otoitzak entzuteko etengabe otoitz egin, fedea erakutsi eta apalak izan behar dugula adierazi zigun adibideen bidez (Lukas 11:5-13; 18:1-14). Bere ereduarekin ere irakatsi zigun (Mateo 14:23; Markos 1:35).

Zalantzarik gabe, argibide hauek Jesusen jarraitzaileei otoitzak hobetzen lagundu zieten. Hala ere, lurrean pasa zuen azkeneko gauean, Jesusek otoitzari buruzko irakaspenik garrantzitsuena esan zien.

«Otoitz egiteko moduan aldaketa handia»

Jesusek bere azken gaueko denborarik gehiena bere apostolu leialak animatzen igaro zuen. Otoitzari buruz berria zen zerbait irakasteko momentu egokia zen. «Neu naiz bidea, egia eta bizia» esan zuen Jesusek. «Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik». Geroago, ondorengo promesa animagarria egin zien: «Nire izenean eska dezazuen guztia emango dizuet, Aitaren aintza Semearen bidez azal dadin. Nire izenean eskatuko duzuen guztia emango dizuet nik». Azkenean, esan zuen: «Oraindainokoan ez duzue ezer eskatu nire izenean. Eskatu eta hartuko duzue, zuen poza bete-betea izan dadin» (Joan 14:6, 13, 14; 16:24).

Hitz hauek oso garrantzitsuak izan ziren. Biblia-hiztegi batek «otoitz egiteko moduan aldaketa handia» izan zela esaten du. Jesusek ez zuen esan Jainkoaren ordez berari otoitz egin beharko geniokenik. Horren ordez, Jehobarengana hurbiltzeko bide berri bat ireki zuen.

Badakigu Jainkoak bere zerbitzari leialen otoitzak beti entzun izan dituela (1 Samuel 1:9-19; 65. Salmoa 3 [65:2, NWT]). Hala ere, israeldarrak Jainkoak aukeratutako herri bihurtu zirenetik, norbaitek Jainkoak bere otoitzak entzutea nahi bazuen, lehenengo, Israel Jehobaren nazioa zela onartu behar zuen. Eta Salomonen tenplua eraiki ondoren, Jainkoa adoratzera eta sakrifizioak egitea bertara joan behar zuen (Deuteronomioa 9:29; 2 Kronikak 6:32, 33). Baina, Jehoba adoratzeko modu horrek ez zuen betirako iraungo. Paulo apostoluak idatzi zuenaren arabera, israeldarrei emandako legeak eta tenpluan eskaintzen zituzten sakrifizioak, «etortzekoak ziren ondasunen itzala bakarrik» izan ziren eta «ez gauzen izatea bera» (Hebrearrei 10:1, 2). Errealitateak itzala ordezkatu zuen (Kolosarrei 2:17). 33. urtea eta gero, Jainkoaren laguna izateko ez zegoen Moisesen Legea obeditu beharrik. Horren ordez, Jesu Kristo obeditu behar zen (Joan 15:14-16; Galaziarrei 3:24, 25).

«Izen guztietan bikainena»

Jesusek Jehobari otoitz egiteko modu hobea irakatsi zigun. Orain, Jesusen izenean otoitz egin behar dugu Jehobak gure otoitzak entzun eta erantzun ditzan. Nola egin dezake Jesusek hori gure alde?

Guztiok bekatariak garenez, ezin dugu ezertxo ere egin Jainkoaren onespena geure kabuz lortzeko (Erromatarrei 3:20, 24; Hebrearrei 1:3, 4). Hala ere, Jesusek bere bizi perfektua eman zuen gizakien bekatuak ordaintzeko. Era honetara, bere eskaintzan fedea dutenak, Jainkoaren lagunak izan daitezke (Erromatarrei 5:12, 18, 19). Orain, Jehobarekin harreman estua izan eta berari otoitz egin nahi dion edonork, Jesusen eskaintzan fedea erakutsi eta bere izenean otoitz egin behar du (Efesoarrei 3:11, 12).

Jesusen izenean otoitz egiten dugunean, gutxienez hiru modutan erakusten dugu fedea: 1) Bera «Jainkoaren Bildotsa» da eta bere eskaintzari esker Jainkoak gure bekatuak barkatu ditzake. 2) Jehobak berpiztu egin zuen eta orain «apaiz nagusia» da. Bere eskaintza guztiontzat lagungarria izateaz ziurtatzen da. 3) Jehobarengana otoitzean hurbiltzeko «bide» bakarra da (Joan 1:29; 14:6; Hebrearrei 4:14, 15).

Jesusen izenean otoitz egiten dugunean, berari errespetua adierazten diogu. Errespetu hori egokia da Jehobaren nahia hurrengoa delako: «Jesusen izenaren omenez, […] guztien belaunak makur daitezen, eta mihi orok aitor dezan Jesu Kristo dela Jauna, Jainko Aitaren aintzarako» (Filipoarrei 2:10, 11). Baina, are garrantzitsuagoa dena, Jesusen izenean otoitz egiten dugunean, Jehobari ere errespetua adierazten diogula da. Izan ere, bere Semea gure alde eman zuen (Joan 3:16).

Mekanikoki otoitz egin beharrean, «bihotz-bihotzez» egin behar dugu

Jesusen eginkizunaren garrantzia ulertzeko, Bibliak hainbat titulu eta izen ematen dizkio. Titulu horiek Jesusek gure alde egin zituen, egiten dituen eta egingo dituen gauza on guztiak ikusten laguntzen digute (Ikusi « Jesusen eginkizun garrantzitsua» taula). Hala da, Jesusi Jainkoak «izen guztietan bikainena» eman dio. * Zeru-lurretan ahalmen osoa eman dion (Filipoarrei 2:9; Mateo 28:18).

Ohitura hutsa baino gehiago

Argi dago, beraz, Jehobak gure otoitzak entzutea nahi badugu, Jesusen izenean otoitz egin behar dugula (Joan 14:13, 14). Baina, ez dugu inoiz «Jesusen izenean» adierazpena ohitura hutsez errepikatu nahi. Zergatik?

Ikusi dezagun adibide bat. Imajinatu saltzaile baten gutuna jasotzen duzula eta bukaeran honela amaitzen duela: «Har ezazu nire agurrik beroena». Zer uste duzu? Saltzailea zutaz benetan arduratuta dagoela edo edukatua izaten ari dela bakarrik? Gure otoitzetan Jesusen izena erabiltzen dugunean, ez luke saltzailearen gutunaren amaiera edukatua bezalakoa izan behar. Nahiz eta «aspertu gabe» otoitz egin behar dugun, mekanikoki egin beharrean, «bihotz-bihotzez» egin behar dugu (1 Tesalonikarrei 5:17; 119. Salmoa 145).

Zer egin dezakezu «Jesusen izenean» adierazpena ohitura hutsa izan ez dadin? Zergatik ez duzu Jesusen ezaugarri zoragarrietan hausnartzen? Pentsatu dagoeneko zuregatik egin dituen gauza on guztietan, baita etorkizunean egingo dituenetan ere. Zure otoitzetan eskertu Jehobari eta ohoratu ezazu bere Semea erabili duen modu paregabeagatik. Hau egiten duzun heinean, Jesusen promes honetan konfiantza handituko duzu: «Nire izenean Aitari eskatuko diozuen guztia eman egingo dizue» (Joan 16:23).

^ § 14 Biblia-hiztegi baten arabera, pertsona baten «izenak» pertsona horren «izaera, autoritatea, boterea, nahia eta abar» adierazi dezake (Diccionario expositivo de palabras del Antiguo y del Nuevo Testamento exhaustivo, W.E. Vine, Guillermo Cook-ek itzulia eta berrikusia).