Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

6. Mundu-mailako predikazioa

6. Mundu-mailako predikazioa

6. Mundu-mailako predikazioa

«Mundu guztian hots egingo da Jainkoaren erregetzaren berri on hau, herri guztiek haren berri izan dezaten» (MATEO 24:14).

● Vaiatea ozeano Bareko urruneko irla batean bizi da, Tuamotuko artxipelagoan. Tuamotu 802.900 km2-tan zehar zabalduriko ia 80 irla txikiz osaturik dago. Baina 16.000 bat biztanle besterik ez ditu. Hala ere, Jehobaren lekukoek Vaiatea eta bere bizilagunak bisitatu dituzte. Zergatik? Jehobaren lekukoek Jainkoaren Erreinuaren berri onak pertsona guztiei zabaldu nahi dizkietelako non bizi diren inporta gabe.

ZER DIOTE FROGEK? Erreinuaren mezua lurreko bazter guztietara iristen ari da. 2010ean bakarrik, Jehobaren lekukoek 1.600 milioi ordu eman zituzten berri onak zabaltzen 236 herrialdeetan. Honek, batez beste, Lekuko bakoitzak egunean 30 minutu predikatzea suposatzen du. 2000tik 2009ra, Biblia aztertzeko 20.000 milioi argitalpen baino gehiago sortu eta banatu dira.

ZEIN DA OHIKO ERAGOZPEN BAT? Bibliaren mezua milaka urtetan predikatu da.

ONARGARRIA AL DA ERAGOZPEN HAU? Egia da pertsona asko saiatu direla Bibliaren mezua zabaltzen. Baina, gehienek, epe labur batean eta eremu murriztu batean egin dute. Bestalde, Jehobaren lekukoek mundu-mailako predikazioa antolatu dute milioika pertsonetara iristeko. Eta hau guztia, historiako erakunde boteretsu eta bihozgabe batzuen oposizioa jaso arren (Markos 13:13). Gainera, Jehobaren lekukoek ez dute soldatarik jasotzen predikatzeagatik. Euren denbora eta argitalpenak dohain eskaintzen dituzte. Egiten duten lana, dohaintza boluntarioen bidez mantentzen da.

ZEIN DA ZURE IRITZIA? Berri onak mundu guztian zehar predikatzen ari al dira? Profezia honen betekuntzak, etorkizun hobea izango dugula esan nahi al du?

[Iruzkina]

«Erreinuaren berri onak gogotsu predikatzen jarraituko dugu. Jehobak nahi duen arte, jendearengana iristeko eskuragarri dugun guztia erabiliko dugu» (JEHOBAREN LEKUKOEK 2010EAN ARGITARATU ZUTEN BIZIPENEI BURUZKO LIBURUA).