Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Elkar maite dute

Elkar maite dute

Elkar maite dute

«Agindu berri bat ematen dizuet: elkar maita dezazuela. Nik maitatu zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar. Honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasle zaretela: zuek elkar maite izatean» (JOAN 13:34, 35).

Zer esan nahi zuen Jesusek? Jesukristok bere jarraitzaileak maite zituen eta bere eredua imitatzeko eta elkar maitatzeko esan zien. Nola erakutsi zien maitasuna bere jarraitzaileei? Bere garaiko jendearekin konparatuz, Jesus oso desberdina zen. Ez zuen aurreiritzirik eta guztiei erakutsi zien maitasuna (Joan 4:7-10). Gainera, bere denbora eta energia besteak laguntzeko erabili zituen, bere erosotasuna alde batera utziz (Markos 6:30-34). Baina maitasuna erakusteko modurik handiena bere bizia ematean adierazi zuen. Berak esan zuen: «Neu naiz artzain ona; artzain onak bere burua ematen du ardien alde» (Joan 10:11).

Lehen mendeko kristauen eredua: Lehen mendean, kristauek «anaia» eta «arreba» deitzen zioten elkarri (Filemoni 1, 2). Kristau kongregazioan herrialde guztietako jendeari harrera ona ematen zitzaion, honakoa sinesten baitzuten: «Judua izan ala ez, ez dago bereizketarik, bat bera baita guztien Jauna» (Erromatarrei 10:11, 12). K.o. 33. urteko Mendekostearen ondoren, Jerusalemgo jarraitzaileek «beren lur eta ondasunak saldurik, guztien artean banatzen zuten dirua», bakoitzak behar zuenaren arabera. Zein zen honen helburua? Bataiatu berri zirenak Jerusalemen gelditu eta «apostoluen irakaspenak» entzuten jarraitzeko aukera izatea (Eginak 2:41-45). Zerk bultzatu zituen hau egitera? Apostoluak hil eta 200 urte baino gutxiagora, Tertulianok jendeak kristauei buruz esan zuena idatzi zuen: «Begira zenbat maite duten elkar […] eta zein prest dauden bata bestearen alde bizia emateko». *

Nortzuk egiten dute hau gaur egun? Liburu batek mendeetan zehar kristauak zirela esaten zutenei buruz hurrengoa dio: «Beraien artean eragindako sufrimendua fedegabeek eragindakoa baino handiagoa izan zen» (The History of the Decline and Fall of the Roman Empire [Erromatar Inperioaren gainbehera eta erorialdiaren historia], Edward Gibbon). Bestalde, duela gutxi Estatu Batuetan egindako ikerketa batek jende fededun askok, gehienak kristauak, beste arraza bateko pertsonenganako aurreiritziak dituztela erakutsi zuen. Erlijio bera duten herrialde desberdinetako pertsonek bata bestearekin zerikusirik ez dutela pentsatzen dute. Horregatik, beharra dagoenean, ez dira bata bestea laguntzeko gai, edo ez dute bata bestea laguntzeko premiarik ikusten.

2004⁠an, bi hilabetetan, lau urakanek Florida jo zuten. Floridako Larrialdi-lanetarako Batzordeko buruak laguntzak ondo erabiltzen ari zirela ziurtatu nahi zuen. Batzordeburuak ez zegoela Jehobaren lekukoak bezain ondo antolatuta zegoen beste talderik aipatu zuen. Gainera, behar zuten laguntza emateko eskaini zen. Urte batzuk lehenago, 1997⁠an, Jehobaren lekukoen laguntza-lanetarako talde bat Kongoko Errepublika Demokratikora joan zen beharra zuten anai-arrebak eta beste batzuk laguntzera. Talde honek botikak, janaria eta arropa eraman zituen. Europako Lekukoek dohaintzan emandako laguntza honen kostua 734.000 eurokoa izan zen.

[Oin-oharra]

^ Tertulianoren hitz hauek Nizea-aurreko garaiko Elizako Gurasoen hitzak jasotzen dituen hurrengo idazlanatik aipatzen dira: Ante-Nicene Christian Library: Translations of the Writing of the Fathers down to A. D. 325, XI. libk., Alexander Roberts eta James Donaldson.