Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Ez dira munduaren parte

Ez dira munduaren parte

Ez dira munduaren parte

«Munduak gorroto die, mundukoak ez direlako, neu ere mundukoa ez naizen bezala» (JOAN 17:14).

Zer esan nahi zuen Jesusek? Jesus ez zenez munduaren parte izan, ez zuen politikan eta gatazka sozialetan parte hartu. Berak esan zuen: «Nire erregetza mundu honetakoa balitz, nire jendeak borroka egingo zuen ni judu-agintarien menpe ez erortzeko; nire erregetza, ordea, ez da hemengoa» (Joan 18:36). Gainera, Jainkoaren Hitzaren arabera gaizki dagoena baztertzeko esan zien bere jarraitzaileei (Mateo 20:25-27).

Lehen mendeko kristauen eredua: Jonathan Dymond erlijio idazleak honakoa adierazi zuen kristautasuna eta gerrari buruz idatzitako ikerketa batean lehen mendeko kristauak aipatzean: «Ez ziren [gerrara] joaten nahiz eta ondorio latzak jasan, hau da, nahiz eta jendearen gorrotoa, kartzela zigorra edo heriotza zigorra jasan» (An Inquiry Into the Accordancy of War With the Principles of Christianity). Neutral mantentzeagatik sufritzeko prest zeuden. Bestalde, Bibliako arau moralak obeditzen zituztenez, besteetatik desberdintzen ziren. Pedrok honakoa esan zien kristauei: «Orain, jentilak harritu egiten dira eta irainka ari zaizkizue, beren biziera txarreko gehiegikerietan ez duzuelako parte hartzen» (1 Pedro 4:4). Will Durant historialariak idatzi zuen bezala, bizimodu moralgabea eramaten zuten paganoentzat kristauak oso desatseginak ziren Biblia jarraitzen zutelako (The Story of Civilization [Zibilizazioaren historia]).

Nortzuk egiten dute hau gaur egun? Kristauen neutraltasunari buruz, New Catholic Encyclopedia-k dio: «Kontzientzia-objekzioa moralki gaizki dago». 1994⁠ko Ruandako genozidioari buruz, African Rights giza eskubideen aldeko erakundeak txosten bat egin zuen. Txosten honetan oinarrituta, Reformierte Presse aldizkariak «Jehobaren lekukoak izan ezik» eliza guztiek parte hartu zutela esan zuen.

Nazien holokaustoari buruz, institutu-irakasle batek honakoa onartu zuen tristeturik: «Hiritar arruntez osatutako talde edo erakunde bakar batek ere, ez zuen gezur, krudelkeria eta ondoren egin ziren basakeria horien guztien kontra ezer egin». Estatu Batuetako Holokaustoaren Memoriaren Museoari kontsultatu ondoren, hurrengoa idatzi zuen: «Orain badakit ez zela horrela izan». Jehobaren lekukoek, tratu txarrak jasan arren, euren sinesmenei tinko eutsi zietela ikasi zuen.

Eta moraltasunari dagokionez, gaur egun nortzuk imitatzen dituzte lehen mendeko kristauak? U.S. Catholic aldizkariak hurrengoa dio: «Katolikoak diren heldu gazte gehienak, ez daude ados elizaren irakaskuntza batzuekin, esate baterako, elkarrekin bizi [eta] ezkondu baino lehen harreman sexualak edukitzearekin». Aldizkari berak, diakono batek esan zuena adierazi zuen: «Bikoteak ezkontzeko antolaketak egitera etortzen direnean, erdia baino gehiago elkarrekin bizi dira». The New Encyclopædia Britannica-ren arabera, Jehobaren lekukoak «arau moral altuak izaten ahalegintzen dira».