Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Jainkoaren Erreinuaren berri onak zabaltzen dituzte

Jainkoaren Erreinuaren berri onak zabaltzen dituzte

Jainkoaren Erreinuaren berri onak zabaltzen dituzte

«Mundu guztian hots egingo da Jainkoaren erregetzaren berri on hau, herri guztiek haren berri izan dezaten. Orduan etorriko da azkena» (MATEO 24:14).

Zer esan nahi zuen Jesusek: Lukas ebanjelioaren arabera, «herriz herri eta auzorik auzo ibili zen Jesus, Jainkoaren erregetzaren berri ona hots eginez» (Lukas 8:1). Jesusek berak hurrengoa esan zuen: «Gainerako herriei ere adierazi behar diet Jainkoaren erregetzaren berri ona, horretarako bidali bainau Jainkoak» (Lukas 4:43). Jesusek bere jarraitzaileak berri onak predikatzera bidali zituen herriz herri. Beranduago, hauxe esan zien: «Nire lekuko izango zarete […] lurraren bazterreraino» (Eginak 1:8; Lukas 10:1).

Lehen mendeko kristauen eredua: Denborarik galdu gabe, Jesusen jarraitzaileek berak eskatutakoa bete zuten: «Tenpluan nahiz etxez etxe, etengabe irakasten eta hots egiten zuten Jesus Mesias delako berri ona» (Eginak 5:42). Ez zuen talde berezi batek soilik predikatzen; guztiek egiten zuten. August Neander historialariak honakoa esan zuen kristautasuna eta Elizaren historiari buruz idatzitako liburuan: «Zeltsok, kristautasunaren aurkako lehenengo idazleak, burla [egiten zuen] Ebanjelioa sutsuki predikatzen zutenak zapatariak, artilearekin lan egiten zutenak eta larrua lantzen zutenak zirelako, hau da, pertsona arruntenak eta eskolagabeenak» (General History of the Christian Religion and Church: From the German of August Neander, itz.: Joseph Torrey). Bestalde, Jean Bernardi-k honakoa idatzi zuen kristauei buruz: «Edonori eta edonon hitz egin behar zuten; bide, hiri, herriko plaza eta etxeetan; ongi etorriak izan ala ez. […] Lurraren amaieraraino» (Les premiers siècles de L’Église [Elizaren lehen mendeak]).

Nortzuk egiten dute hau gaur egun? David Watson apaiz anglikanoak hurrengoa aipatzen du: «Gaur egungo krisi espiritualaren arrazoietako bat, elizak predikatze-lanean eta irakastean izan duen interes falta da». José Luis Pérez Guadalupek ebanjelikoei, adbentistei eta beste erlijio talde batzuei buruz idazterakoan, etxez etxe ez doazela esan zuen. Baina Jehobaren lekukoei buruz, aldiz, honakoa adierazi zuen: «Sistematikoki etxez etxe doaz» (¿Por qué se van los católicos?).

Interesgarria da Jonathan Turley-k Cato Institute-ko txosten batean egindako adierazpen hau: «Jehobaren lekukoak aipatzean, jende gehienak une desegokietan euren atea jotzen duten predikatzaileetan pentsatzen du. Jehobaren lekukoentzat, etxez etxeko proselitismoa ez da beraien sinesmenak bultzatzeko modu bat; beraien fedearen parte da» (Cato Supreme Court Review, 2001-2002, James L. Swanson eta Roger Pilon).

[Taula]

Aurkitu al dituzu benetako kristauak?

Benetako kristauek Bibliaren arabera zer ezaugarri izan behar dituzten aztertu dugu aurreko artikuluetan. Zure ustez, nortzuk betetzen dituzte ezaugarri hauek gaur egun? Kristau direla esaten duten milaka talde daude, baina gogoan izan Jesusek bere jarraitzaileei esandakoa: «Ez da aski niri “Jauna, Jauna!” esatea, Jainkoaren erreinuan sartzeko; zeruko nire Aitaren nahia behar da egin» (Mateo 7:21). Beraz, benetako kristauak, hau da, Aitaren nahia egiten dutenak identifikatu eta beraien parte izaten bazara, Jainkoaren Erreinuak ekarriko dituen bedeinkapenez gozatu ahal izango duzu. Jainkoaren Erreinua zer den eta zer bedeinkapen ekarriko dituen jakin nahi baduzu, Jehobaren lekukoekin hitz egitera animatzen zaitugu (Lukas 4:43).