Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Jainkoaren izena ezagutzera ematen dute

Jainkoaren izena ezagutzera ematen dute

Jainkoaren izena ezagutzera ematen dute

«Agertu diet zure izena, mundutik atera, eta eman zenizkidan gizonak. […] Eta zure izena ezagutarazi nien, eta ezagutaraziko dut» (JOAN 17:6, 26, Biblia, José Antonio Uriarte, euskara batura egokituta).

Zer esan nahi zuen Jesusek? Jesusek Jainkoaren izena ezagutarazi zuen, predikatzean izen hau erabiliz. Hebrear Idazkietatik irakurtzen zuenean, ohitura zuen bezala, Jainkoaren izena ahoskatuko zuen (Lukas 4:16-21NWT). Gainera, bere jarraitzaileei honela otoitz egiten irakatsi zien: «Aita, agertu santu zeure izena» (Lukas 11:2).

Lehen mendeko kristauen eredua: Pedro apostoluak Jerusalemgo adindunekin hitz egiterakoan, Jainkoak beste herrialdeetatik «bere Izenarentzat herri bat aukeratu» zuela esan zuen (Eginak 15:14, Euskal Biblia, Jaime Kerexeta, ortografia egokituta). Apostoluek eta Jesusen beste jarraitzaileek «Jaunaren izenari dei» egiten diona salbatua izango dela predikatu zuten (Eginak 2:21, oharra; Erromatarrei 10:13). Euren idazkietan ere Jainkoaren izena erabili zuten. Adibidez, K.o. 300. urte inguruan osaturiko Tosefta izeneko judutar lege-bildumak honakoa dio kristau-idazkien erretzeari buruz: «Ebanjelisten liburuak eta liburu sektarioak [seguruenik judutar kristauenak] ez dira sugarretik salbatzen. Dauden tokian erretzen uzten dira, bai hauek, baita hauetan agertzen den Jainkoaren izena ere».

Nortzuk egiten dute hau gaur egun? Revised Standard Version biblia-itzulpenak, Estatu Batuetako Kristoren Elizen Batzorde Nazionalak onartutakoak, honakoa dio bere hitzaurrean: «Bat eta bakarra den Jainkoarentzako edozein izen bereziren erabilera, beste jainkorengandik bereiztua izan beharko balu bezala, eten egin zen kristau-garai aurreko judaismoan. Jainkoarentzako edozein izen berezi erabiltzea guztiz desegokia da Eliza Kristauaren fede unibertsalarentzat». Horregatik, bertsio honek Jainkoaren izena «Jauna» tituluarekin ordezkatu zuen. Bestalde, duela gutxi Vatikanoak ondorengo araua jarri zien bere apezpikuei: «Kantetan eta otoitzetan ezin da Jainkoaren izena YHWH tetragrammaton forman erabili, ezta ahoskatu egin ere». *

Gaur egun ba al dago Jainkoaren izena erabili eta ezagutarazten duen talderik? Sergey izeneko gazte batek talde hau aurkitu zuen. Kirgizistanen nerabe zela, Jainkoaren izena Jehoba dela esaten zuen pelikula bat ikusi zuen. Hurrengo 10 urte inguruan, ez zuen izen hau berriz ere entzun. Beranduago, Estatu Batuetara joan zenean, bi Jehobaren lekukok etxean bisitatu zuten. Lekukoek Jainkoaren izena erakutsi zioten Biblian. Sergey pozik zegoen Jainkoaren izena erabiltzen zuen talde bat aurkitzeaz. Hiztegi batek honela definitzen du «Jehoba Jainkoa» sarrera: «Jehobaren lekukoek adoratzen duten jainko goren eta bakarra» (Webster’s Third New International Dictionary).

[Oin-oharra]

^ Euskaraz, Jainkoaren izena, besteak beste, «Jehoba» bezala idatzi izan da.