Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

BIBLIAK BIZITZAK ALDATZEN DITU

Gainditu baino lehen askotan erori nintzen

Gainditu baino lehen askotan erori nintzen
  • JAIOTZE-URTEA: 1953

  • JATORRIZKO HERRIALDEA: AUSTRALIA

  • HISTORIA: PORNOGRAFIARI ADIKZIOA

NIRE IRAGANA:

Nire aitak 1949⁠an Alemaniatik Australiara emigratu zuen. Bertako meatzaritza eta energia elektrikoaren industrietan lan bila hasi zen eta Victoriara joan zen bizitzera. Han nire amarekin ezkondu zen eta ni 1953⁠an jaio nintzen.

Urte gutxi batzuk geroago, nire ama Jehobaren lekukoekin Biblia ikasten hasi zen. Horregatik, txiki-txikitatik gogoratzen ditut Bibliako irakaspenak. Baina nire aitak ez zuen inolako erlijiorik onartzen. Biolentoa eta agresiboa bihurtzen hasi zen eta nire ama beldurtuta bizi zen. Hala ere, Biblia ikasten jarraitu zuen ezkutuan eta ikasten zuena maitatzera iritsi zen. Aita kanpoan zegoen bitartean, amak nire arreba eta niri ikasitakoa irakasten zigun. Etorkizunean egongo den lurreko paradisuari buruz hitz egiten zigun eta, Bibliako aholkuak jarraituz gero, zoriontsuak izan ahalko ginela esaten zigun (37. Salmoa 10; Esaera Zaharrak 2:21; Isaias 48:17).

18 urterekin aitaren biolentziagatik etxetik alde egin nuen. Amak Bibliari buruz irakatsitakoa sinesten nuen arren, ez nuen nahikoa estimatzen. Beraz, ez nuen praktikan jartzen. Ikatz meategietan elektrizista bezala lan egiten hasi nintzen. 20 urterekin ezkondu egin nintzen eta gure lehen alaba hiru urte beranduago jaio zen. Orduan, nire bizitzan zer zen benetan inportanteena pentsatzen hasi nintzen. Banekien Bibliak gure familia lagundu zezakeela. Horregatik, Jehobaren lekuko batekin hasi nintzen berriz ere Biblia ikasten. Baina nire emaztea Lekukoen aurka zegoen erabat. Bilera batera joan nintzenean, ultimatum bat eman zidan: Biblia ikastaroa edo familia aukeratu behar nuen. Indargabetuta amore eman nuen eta Lekukoekin harremana guztiz moztu nuen. Baina, beranduago, hartutako erabakiaz damutu egin nintzen.

Behin, nire lankideek pornografia erakutsi zidaten. Erakargarria eta nazkagarria zen aldi berean eta oso errudun sentiarazten ninduen. Bibliatik ikasitakoa gogoratuz, Jainkoak zigortuko ninduela pentsatzen nuen bene-benetan. Baina, gero eta pornografia gehiago ikusten jarraitu nuenez, nire ikuspuntua aldatu egin zen eta denborarekin adiktoa bihurtu nintzen.

Hurrengo 20 urteetan amak erakutsi zizkidan arauetatik gero eta gehiago urruntzen joan nintzen. Nire jokaerak buruan sartzen nuena irudikatzen zuen. Hizkera zikina nuen eta txiste moralgabeak gustatzen zitzaizkidan. Sexuari buruzko ikuspuntu perbertitua izatera iritsi nintzen. Emaztearekin bizi arren, beste emakume batzuekin ibiltzen nintzen. Egun batean, ispiluan begiratu nintzen eta pentsatu nuen: «Ez zaitut gogoko». Nire buruari nion errespetua gorroto bihurtu zen.

Nire ezkontza harremana amaitu zen eta nire bizitza penagarria zen. Gero, Jehobari otoitz egin nion bihotz-bihotzez. Berriro Biblia ikasten hasi nintzen, nahiz eta bi hamarkada pasa izan. Garai hartan nire aita hil zen eta nire ama Jehobaren lekuko bezala bataiatua zegoen.

BIBLIAK NIRE BIZIMODUA ALDATZEN LAGUNDU ZIDAN:

Alde handia zegoen nire bizimoduaren eta Bibliako arauen artean. Baina Bibliak promesten duen bakea lortzeko helburua nuen. Hitz zikinak ez erabiltzeko eta nire genio txarra kontrolatzeko helburua jarri nuen. Gainera, nire bizitza moralgabea, apustuak, mozkorkeria eta enpresan egiten nituen lapurretak alde batera utzi nituen.

Nire lankideek ez zuten ulertzen zergatik egin nahi nituen horren aldaketa handiak. Hiru urtetan zehar, lehenagoko ekintzetara bueltatzeko probokatzen egon ziren. Atzera pausoren bat egiten banuen, adibidez, haserretzen banintzen edo hitz itsusiren bat esaten banuen, pozik oihukatzen zuten: «Hara! Lehengo Joe itzuli da». Zenbat min egiten zidaten hitz horiek! Galtzaile bat sentitzen nintzen.

Nire lantokia pornografiaz beteta zegoen. Nire lankideak bata besteari bidaltzen ibiltzen ziren edozein unetan, nik lehen egiten nuen moduan. Nire adikzioa gainditu nahi nuen, baina beraiek nik hau ez gainditzea nahi zutela ematen zuen. Ikastaroa ematen zidan pertsonarengana jo nuen laguntza eta animo bila, eta adi-adi entzun zidan bihotza irekitzen nion bitartean. Biblia aipu zehatzak erabili zituen eta adikzioaren aurka borrokan nola egin nezakeen erakutsi zidan. Gainera, Jehobari etengabe otoitz egiteko esan zidan bere laguntza eskatzeko (119. Salmoa 37NWT).

Egun batean nire lankideak elkartu nituen. Guztiok geundenean, alkoholikoak ziren bi lankideri garagardoak emateko esan nien, eta denak oihuka hasi zitzaizkidan: «Nola emango dizkiegu? Gizon hauek adikzio baten aurka borrokan dabiltza!». «Ba ni ere bai» erantzun nien. Honi esker, pornografiari adikzio bat niola ulertu zuten eta inoiz gehiago ez zidaten presionatu.

Denborarekin, eta Jehobaren laguntza handiari esker, pornografiari nion adikzioa gainditu ahal izan nuen. 1999⁠an bataiatu nintzen Jehobaren lekuko bezala. Oso eskerturik nago bigarren aukera bat izan nuelako bizitza duin eta zoriontsu honetaz disfrutatzeko.

Orain ulertzen dut Jehobak zergatik gorrotatzen dituen horrenbeste denboraz nik maite nituen gauzak. Aita maitekor batek bezala, pornografiak sortzen duen kaltetik babestu nahi ninduen. Zein egia handia den Esaera Zaharrak 3:5, 6⁠ak esaten duena: «Izan bihotzez Jaunarengan konfiantza eta ez fio izan zeure adimenaz. Zeure jarduera guztietan, izan Jauna gogoan, eta berak eramango zaitu bide zuzenetik». Bibliako arauak babes handi bat dira. Epe luzera gauzak ondo joango zaizkigula ziurtatzen digute (1. Salmoa 1-3).

NIRE ONERAKO IZAN DA:

Lehen nire buruarekin nazka eginda nengoen. Baina orain, autoestimua eta barne bakea berreskuratu ditut. Bizitza garbi bat eramaten dut, eta Jehobak barkatu nauela eta laguntzen didala sentitzen dut. 2000 urtean Karolin-ekin ezkondu nintzen, Jehoba asko maite duen kristau eder batekin. Gure etxea bakez beteta dago. Oso eskertuta sentitzen gara mundu osoan zehar dagoen anaiarte garbi eta maitekor baten parte izateagatik.