Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

AZALEKO GAIA | BIBLIAREN BIZIRAUPEN HISTORIA

Zergatik lortu du Bibliak bizirautea?

Zergatik lortu du Bibliak bizirautea?

Bibliak bizirautea lortu du eta honi esker gaur egun irakurri dezakegu. Biblia-itzulpen on bat aukeratzen dugunean, ziur egon gaitezke testu originalaren kopia fidagarri bat irakurtzen ari garela. * Bibliak hondatzearen, aurkaritzaren eta bere testua aldatzeko saiakeren aurrean bizirautea lortu du, askotan modu harrigarrian. Zergatik izan da posible hau? Zergatik da hain berezia liburu hau?

«Orain ziur nago eskutan dudan Biblia Jainkoaren opari bat dela»

Biblia-ikasle askok Paulo apostoluaren ondorio berdinera iritsi dira, idatzi zuenean: «Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da» (2 Timoteori 3:16). Biblia Jainkoaren Hitza delako eta Jainkoak gaur egun arte kontserbatu duelako biziraun duela sinesten dute. Lehenengo artikuluan aipatu dugun Faizalek Bibliari buruz zituen zalantzak argitu zituen Biblia bere kabuz ikertzen. Ikasi zuenarekin harrituta gelditu zen. Konturatu zen kristauak direla esaten duten erlijio askoren doktrinak ez direla Biblian agertzen. Gainera, Jainkoak bere Hitzean Lurrerako promestutakoa ezagutzeak bihotza ukitu zion.

«Orain ziur nago eskutan dudan Biblia Jainkoaren opari bat dela», dio berak. «Azken finean, Jainkoak unibertsoa sortu badu, ez al du bere Hitza guri emateko eta kontserbatzeko botererik izango? Kontrakoa esatea Jainkoaren boterea mugatzea da, Ahalguztidunaren boterea. Eta nor naiz ni hori egiteko?» (Isaias 40:8).

^ Ikusi «Cómo escoger una buena traducción de la Biblia» edo «Comment choisir une bonne traduction de la Bible ?» artikulua, 2008⁠ko maiatzak 1⁠eko La Atalaya edo La Tour de Garde aldizkarian.