Korintoarrei Bigarrena 13:1-14
13 Hau da zuengana joateko prestatzen naizen hirugarren aldia. «Gauza guztiak bi edo hiru lekukoren testigantzarekin* argitu behar dira».
2 Orain zuekin ez egon arren, bigarren aldiz egongo banintz bezala da. Aldez aurretik abisu ematen diet lehenago bekatu egin dutenei eta beste guztiei, hara iristea lortzen badut ez direla diziplinaz libratuko,
3 zeren Kristo —zuekin ahul ez dena, baizik eta zuen artean boteretsua dena— nire bidez hitz egiten ari da, eta horren froga bilatzen ari zarete.
4 Egia da ahula zenean zutoinean exekutatua izan zela, baina orain bizirik dago Jainkoaren botereari esker. Egia da gu ere ahulak garela bera izan zen bezala, baina berarekin batera biziko gara zuengan eragiten duen Jainkoaren botereari esker.
5 Jarraitu zeuen buruak aztertzen fedean sendo zaudeten jakiteko. Jarraitu zer zareten egiaztatzen. Edo ez al zarete konturatzen Jesu Kristo zuekin dagoela? Noski, ez bada aprobaziorik gabe zaudetela.
6 Benetan espero dut zuek konturatzea gu ez gaudela aprobaziorik gabe.
7 Jainkoari zuek ezer txarrik ez egiteko eskatzen diogu, ez guk aprobazioa dugun itxura emateko, baizik eta zuek ondo dagoena egiteko, guk aprobaziorik ez dugun itxura eman arren.
8 Zeren ezin dugu egiaren aurka ezer egin, egiaren alde egin dezakegu bakarrik.
9 Bene-benetan pozten gara gu ahul gaudenean eta zuek indartsu zaudetenean. Eta hau da otoitzean eskatzen duguna: zuek beharrezko aldaketak egitea*.
10 Horregatik idazten dizkizuet gauza hauek zuekin ez nagoen bitartean. Horrela, zuengana joatean, Jaunak eman didan autoritatea ez dut zorrotzegi erabili behar izango; sendotzeko* erabiliko dut eta ez behera botatzeko.
11 Azkenik, anai-arrebak, jarraitu pozten, beharrezko aldaketak egiten*, kontsolamendua onartzen, modu berean pentsatzen, bakean bizitzen; eta maitasunaren eta bakearen Jainkoa zuekin egongo da.
12 Agurtu batak bestea muxu santu batez.
13 Santu guztiek goraintziak bidaltzen dizkizuete.
14 Egon daitezela zuekin guztiokin Jesu Kristo Jaunaren merezigabeko eskuzabaltasuna, Jainkoaren maitasuna eta espiritu santuaren bedeinkapenak.
Oharra
^ Lit. «ahotik».
^ Edo «zuek zuzenduak izatea».
^ Edo «eraikitzeko; edifikatzeko».
^ Edo «zuzenduak izaten».