Korintoarrei Bigarrena 5:1-21

  • Zerutik datorren etxea janztea (1-10)

  • Errekontziliazio zerbitzua (11-21)

    • Kreazio berri bat (17)

    • Kristo ordezkatzen duten enbaxadoreak (20)

5  Zeren badakigu lurreko gure etxea —denda hau— suntsitua* izango bada, Jainkoarengandik betirako den eraikin bat jasoko dugula zeruan, giza eskuz egina ez dagoen etxe bat. 2  Benetan aieneka ari gara lurreko etxe honetan, eta bihotzez desiratzen dugu guretzako dena eta zerutik datorrena* janztea, 3  horrela, janzten dugunean, biluzik egon ez gaitezen. 4  Izan ere, denda honetan gaudenok aieneka ari gara eta estututa gaude, ez denda hau kendu nahi dugulako, bestea jantzi nahi dugulako baizik, biziak hilkorra dena irentsi dezan. 5  Jainkoa da zehazki horretarako prestatu gintuena eta etorriko denaren garantia bezala* espiritua eman ziguna. 6  Beraz, konfiantza bete-betea dugu beti, eta badakigu gorputzean bizi garen* bitartean, Jaunarengandik urruti egongo garela. 7  Zeren fedez ibiltzen gara, eta ez ikusten dugunaz. 8  Baina konfiantzaz bete-beteta gaude, eta nahiago dugu gorputzetik urrun egon eta Jaunarekin bizi. 9  Beraz, berarekin bizi ala berarengandik urrun egon, gure helburua bere aprobazioa izatea da. 10  Zeren guztiok Kristoren auzitegiaren aurrean aurkeztu* behar dugu gorputzean geunden bitartean egindako gauza on edo txarrengatik merezi duguna jasotzeko. 11  Beraz, Jaunari errespetu handia* izatea zer den badakigunez, pertsonak konbentzitzen jarraitzen dugu. Baina Jainkoak ondo ezagutzen gaitu*, eta espero dut zuen kontzientziek ere gu ondo ezagutzea*. 12  Ez gara zuen aurrean geure burua berriro gomendatzen ari, baizik eta gutaz harrotzeko arrazoi bat ematen dizuegu, horrela, kanpoko itxuragatik, eta ez bihotzean dagoenagatik, harrotzen direnei erantzun ahal izango diezue. 13  Zeren burua galdu bagenuen, Jainkoarentzat izan zen; zentzudunak bagara zuentzat da. 14  Kristoren maitasunak behartzen gaitu, zeren ondorio honetara iritsi gara: gizon bat denengatik hil zela. Izan ere, dagoeneko denak hilda zeuden. 15  Eta denengatik hil zen, bizi direnek ez dezaten euren buruarentzat bizitzen jarraitu, beraiengatik hil ondoren berpiztua* izan zenarentzat baizik. 16  Beraz, hemendik aurrera ez dugu inor giza ikuspuntutik* ikusten. Are gehiago, lehen Kristo giza ikuspuntutik ikusi bagenuen ere, dudarik gabe dagoeneko ez dugu horrela ikusten. 17  Hortaz, norbait Kristorekin bat eginda badago, kreazio berri bat da. Gauza zaharrak desagertu dira. Begira! Gauza berriak existitzera iritsi dira. 18  Baina gauza guztiak Jainkoarengandik datoz, eta Jainkoak Kristoren bidez berarekin errekontziliatu* gintuen eta errekontziliazio zerbitzua* eman zigun. 19  Hau da, Jainkoa, Kristoren bidez, mundua berarekin errekontziliatzen ari zen, beraien ofentsak kontuan hartu gabe, eta gure esku utzi zuen errekontziliazio mezua. 20  Beraz, Kristo ordezkatzen duten enbaxadoreak gara, Jainkoak gure bitartez jendeari erregutuko balio bezala. Kristoren ordezkari bezala, erregutzen dugu: «Errekontziliatu Jainkoarekin». 21  Bekaturik egin ez zuena, Jainkoak gure alde bekatu* bihurtu zuen, horrela, beraren bidez justuak izan gaitezen Jainkoaren ikuspuntutik.

Oharra

Edo «disolbatua».
Edo «zeruko gure bizilekua».
Edo «seinale bezala; etorriko denaren fiantza bezala».
Lit. «gure etxea gorputzean dugun».
Edo «agertu».
Lit. «beldurra». Ikusi Glosarioa, beldurra Jainkoari.
Edo «Jainkoaren aurrean agerian geratzen gara».
Edo «zuen kontzientzien aurrean ere gu agerian geratzea».
Lit. «altxatua».
Lit. «haragiaren arabera».
Edo «adiskidetu».
Lit. «ministerioa».
Edo «bekatu eskaintza».