Korintoarrei Bigarrena 9:1-15
9 Ez da beharrezkoa santuen aldeko zerbitzuari* buruz zuei idaztea,
2 zeren ondo ezagutzen dut zuen borondate ona, eta horri buruz mazedoniarrei harro hitz egiten diet esanez Akaiak urtebete daramala laguntzeko prest; are gehiago, zuen gogo biziak haien arteko gehienak motibatu ditu.
3 Baina anaiak bidaltzen dizkizuet zuek benetan prest egoteko, egongo zinetela esan nuen bezala eta, horrela, zuen borondate onari buruz harrotasunez esan genuena alferrik ez izateko.
4 Izan ere, mazedoniarrak nirekin etorriko balira eta zuek prest egongo ez bazinate, gu —eta zuek zer esanik ez— lotsagarri geratuko ginateke zuengan konfiantza erakusteagatik.
5 Horregatik pentsatu nuen beharrezkoa zela anaiak honetara animatzea: zuengana garaiz joatera eta promestu zenuten dohaintza eskuzabala aldez aurretik prestatzera. Horrela, dohaintza eskuzabal bat egongo da prest, eta ez da behartutako dohaintza bat izango.
6 Honekin lotuta, gutxi ereiten duenak gutxi bilduko du, eta asko ereiten duenak asko bilduko du.
7 Eman dezala bakoitzak bihotzean erabaki duena, ez gogo txarrez edo behartuta, Jainkoak pozik ematen duena maite baitu.
8 Are gehiago, Jainkoa zuei merezigabeko eskuzabaltasun handia erakusteko gai da inoiz ez dezazuen beharrezko ezeren falta izan* eta, gainera, mota guztietako ekintza onak egiteko beharrezkoa dena izan dezazuen.
9 (Idatzita dagoen bezalaxe: «Eskuzabaltasunez banatu du; pobreei eman die. Bere justiziak betirako irauten du».
10 Nekazariari hazi ugari ematen dionak eta jateko ogia ematen duenak, hazia eman eta ugarituko dizue erein dezazuen, eta zuen justiziaren uzta ugarituko du.)
11 Jainkoak gauza guztietan aberastu zaituzte zuek besteekin ahal den modu guztietan eskuzabalak izateko, eta eskuzabaltasun honek, gure bidez, jendea Jainkoari eskerrak ematera bultzatzen du.
12 Zeren egiten ari zareten zerbitzu publiko hau* ez da santuen beharrak ongi asetzeko bakarrik, Jainkoari eskerrak emateko iturri oparoa ere bihurtuko da.
13 Horrela, Jainkoari aintza emango diote, zeren laguntza lan* hauek Kristori buruzko berri onen menpe zaudetela erakusten dute —zuek publikoki azaldu zenuten bezala— eta beraien eta guztien alde dohaintzak egitean eskuzabalak zaretela frogatzen dute.
14 Eta zuen alde erregu egiten dutenean, beraien maitasuna azalduko dizuete Jainkoak erakutsi dizuen merezigabeko eskuzabaltasun paregabeari esker.
15 Eskerrik asko Jainkoari hitzez deskribatu ezin den opari* honengatik.
Oharra
^ Edo «ministerioari».
^ Edo «zuek autosufizienteak izateko».
^ Edo «zerbitzu publiko honen ministerioa».
^ Edo «ministerio; zerbitzu».
^ Edo «doako opari».