Erromatarrei 4:1-25

  • Abraham bere fedearengatik justu deklaratua (1-12)

    • Abraham, fedea duten guztien aita (11)

  • Promesa fedearen bidez jasoa (13-25)

4  Hori horrela izanda, zer esan dezakegu lortu zuela Abrahamek, gure arbasoak*? 2  Adibidez, Abraham bere ekintzen ondorioz justu deklaratua izan balitz, harrotzeko arrazoiak izango zituen, baina ez Jainkoaren aurrean. 3  Izan ere, zer dio Idazkietako pasarteak? «Abrahamek Jehobarengan* fedea jarri zuen, eta honek justutzat hartu zuen». 4  Norbaitek lan egiten duenean, soldata ez zaio oparitzat* ematen, zor zaion zerbait bezala baizik. 5  Bestalde, pentsa pertsona batek ez duela ekintzarik egiten, baina Jainkoarengan fedea duela. Jainkoak pertsona hori justutzat hartuko du bere fedearengatik, zeren Jainkoa baita pertsona gaiztoa* justu deklaratzen duena. 6  Dabidek ere Jainkoak justutzat hartzen duen pertsonaren zoriontasunari buruz hitz egiten du, nahiz eta hori bere ekintzengatik ez izan: 7  «Zoriontsuak egindako gauza txarrak* barkatu zaizkien eta bekatuak estali* zaizkien pertsonak; 8  zoriontsua Jehobak bere bekatua inolaz ere kontuan hartuko ez dion pertsona». 9  Orduan, zoriontasun hori zirkunzidatuek* bakarrik al dute, ala zirkunzidatu gabeek ere bai? Hau esaten baitugu: «Abraham bere fedearengatik izan zen justutzat hartua». 10  Noiz izan zen, ba, justutzat hartua? Zirkunzidatuta zegoenean ala zirkunzidatu gabe zegoenean? Oraindik ez zegoen zirkunzidatuta, beraz, zirkunzidatu gabea zen. 11  Eta seinale bat jaso zuen —zirkunzisioa, alegia— justiziaren zigilu* bezala, zirkunzidatu gabea zenean izandako fedearengatik. Hori, zirkunzidatuta egon gabe fedea duten guztien aita izateko gertatu zen, hauek justutzat hartuak izateko. 12  Gainera, zirkunzidatutako ondorengotzaren aita bihurtu zen, baina ez bakarrik zirkunzisioari eusten diotenen aita, zirkunzidatu gabe zegoenean gure aita Abrahamen fede-urratsei hurbiletik jarraitzen dietenen aita ere bada. 13  Zeren Abrahamek mundu bat heredatzeko promesa ez zuten berak eta bere ondorengotzak legearen bidez lortu, fedeari esker lortzen den justiziaren bidez baizik. 14  Zeren promesa heredatzen dutenak legeari eusten diotenak badira, fedea alferrikakoa bihurtzen da eta promesa baliorik gabe geratzen da. 15  Legeak, berez, haserrea sortzen du, baina legerik ez dagoen tokian ezin da legea hautsi. 16  Horregatik, promesa fedearen bidez jasotzen da, Jainkoaren merezigabeko eskuzabaltasunari esker izateko eta bere ondorengotza osoarentzat promesa ziurra izateko, ez Legeari eusten diotenentzat bakarrik, baita Abrahamen fedeari eusten diotenentzat ere, bera guztion aita baita. 17  (Idatzita dagoen bezalaxe: «Nazio askoren aita izendatu zaitut».) Abrahamek fede hori Jainkoaren aurrean erakutsi zuen, hildakoei bizia ematen dien eta existitzen ez diren gauzei buruz existituko balira bezala hitz egiten* duen Jainkoaren aurrean. 18  Nahiz eta esperantzarik ez izan, esperantzan oinarritu zen, eta nazio askoren aita izango zen fedea erakutsi zuen, honakoa esan baitzen: «Horrelakoxea izango da zure ondorengotza». 19  Eta bere fedea ahuldu ez zen arren, bere gorputza hilda bezala zegoela konturatzen zen (100 urte inguru baitzituen), baita Sararen umetokia hilda zegoela* ere. 20  Jainkoaren promesa dela eta, ez zuen fede faltarengatik dudarik egin. Horren ordez, bere fedearengatik boteretsu egin zen. Eta, horrela, Jainkoari aintza eman zion, 21  eta guztiz konbentzituta zegoen Jainkoak promestutakoa bete ahal zuela. 22  Beraz, «justutzat hartua izan zen». 23  Baina «justutzat hartua izan zen» hitzak ez ziren berarentzat bakarrik idatzi, 24  guretzat ere idatziak izan dira, justutzat hartuak izango garenontzat, zeren hildakoen artetik Jesus gure Jauna berpiztu* zuenarengan sinesten dugu. 25  Jesus gure bekatuengatik hiltzeko izan zen entregatua, eta gu justu deklaratzeko izan zen berpiztua*.

Oharra

Lit. «haragiaren araberako gure arbasoak».
Edo «merezigabeko eskuzabaltasuntzat».
Edo «Jainkoa errespetatzen ez duena».
Edo «legearen aurka egindako gauzak».
Edo «barkatu».
Edo «erdainduek». Ikusi Glosarioa, zirkunzisio.
Edo «garantia».
Edo agian «eta existitzen ez dena existituarazten».
Edo «Sara agorra zela».
Lit. «altxatu».
Lit. «altxatua».