Erromatarrei 5:1-21

  • Jainkoarekin errekontziliatuta Kristoren bidez (1-11)

  • Heriotza Adamen bidez, bizia Kristoren bidez (12-21)

    • Bekatua eta heriotza guztiengana zabaldu (12)

    • Ekintza justu bat (18)

5  Beraz, orain, fedearen ondorioz justu deklaratuak izan garen honetan, gozatu dezagun Jainkoarekin bakean egoteaz* Jesu Kristo gure Jaunaren bidez. 2  Jesu Kristori esker ere orain gozatzen dugun merezigabeko eskuzabaltasun hau eskuratu ahal izan dugu fedearen bidez; eta poztu gaitezen* Jainkoaren aintza jasotzeko esperantzarekin. 3  Eta ez hori bakarrik, poztu gaitezen* zailtasunak izatean, zeren badakigu zailtasunek iraupena* sortzen dutela; 4  iraupenak, berriz, Jainkoaren aprobazioa; Jainkoaren aprobazioak, berriz, esperantza, 5  eta esperantzak ez du dezepzionatzen. Izan ere, Jainkoaren maitasuna geure bihotzetan isuria izan da, jaso dugun espiritu santuaren bidez. 6  Izan ere, oraindik ahul ginen bitartean, Jainkoa errespetatzen ez duten pertsonengatik* hil zen Kristo finkatutako garaian. 7  Zaila da norbait gizon justu batengatik hiltzea; baina, agian, norbait prest egon daiteke gizon on batengatik hiltzeko. 8  Hala ere, Jainkoak honela erakutsi digu bere maitasuna: oraindik bekatariak ginen bitartean, Kristo guregatik hil zen. 9  Eta orain bere odolarengatik justu deklaratuak izan garenez, arrazoi gehiagorekin izango gara haserretik salbatuak beraren bidez. 10  Zeren etsaiak ginenean Jainkoaren Semearen heriotzaren bidez Jainkoarekin errekontziliatu baginen, orain errekontziliatu garen honetan, askoz ere arrazoi gehiagorekin izango gara salbatuak bere biziaren bidez. 11  Baina ez hori bakarrik, Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunaren bidez egindakoak poztu egiten gaitu, berari esker Jainkoarekin errekontziliatu ahal izan dugulako. 12  Beraz, gizon baten bidez sartu zen bekatua munduan eta bekatuaren bidez heriotza, eta horrela zabaldu zen heriotza gizaki guztiengana, denek egin zutelako bekatu… 13  Zeren Legea existitu baino lehen, bekatua munduan zegoen, baina ezin zaio inori bekaturik leporatu legerik ez badago. 14  Hala ere, Adamen garaitik Moisesen garaia arte heriotzak errege bezala agindu du guztien gain, Adamek bekatu egin* zuen modu berean bekatu egin ez dutenen gain ere bai. Adamek etortzekoa zenaren antza du. 15  Baina, oparia ez da ofentsa bezalakoa. Zeren gizon baten ofentsarengatik asko hil baziren, Jainkoaren merezigabeko eskuzabaltasuna eta bere oparia* askoz ere ugariagoak izan ziren* askorentzat, gizon baten —Jesu Kristoren— merezigabeko eskuzabaltasunaren bidez. 16  Gainera, ez da gauza bera opariarekin* gertatzen dena eta bekatu egin zuen gizon baten bidez gertatu zena: ofentsa bakar baten ondorengo sententzia kondena izan zen, baina ofentsa askoren ondorengo oparia jendea justu deklaratzea izan zen. 17  Zeren gizon baten ofentsaren bidez heriotzak errege bezala agindu bazuen, askoz ere arrazoi gehiagorekin biziko dira errege bezala agintzeko, pertsona baten bidez —Jesu Kristoren bidez—, merezigabeko eskuzabaltasuna eta justiziaren oparia* oparotasunez jasotzen dutenak! 18  Beraz, ofentsa baten ondorioa mota guztietako pertsonak kondenatzea izan zen bezala, ekintza justu baten ondorioa mota guztietako pertsonak justu deklaratuak izatea eta bizia jasotzea da. 19  Zeren gizon baten desobedientziaren bidez asko bekatari izatera iritsi ziren bezala, pertsona baten obedientziaren bidez asko justuak izatera iritsiko dira. 20  Eta Legea eszenan agertu zen ofentsak gehiago izateko. Baina bekatuak ugaritu ziren tokian, merezigabeko eskuzabaltasuna are gehiago ugaritu zen. 21  Zer helbururekin? Bekatuak heriotzarekin batera errege bezala agindu zuen modu berean, merezigabeko eskuzabaltasunak ere errege bezala agintzeko, Jesu Kristo gure Jaunaren bidez betirako bizira daraman justiziari esker.

Oharra

Edo agian «bakean gaude Jainkoarekin».
Edo agian «poztu egiten gara».
Edo agian «poztu egiten gara».
Edo «pertseberantzia».
Edo «pertsona gaiztoengatik».
Edo «lege bat urratu».
Edo «doako dohaina».
Edo «gainezka egin zuten».
Edo «doako dohainarekin».
Edo «doako dohaina».