Mateo 1:1-25

  • Jesu Kristoren arbasoen zerrenda (1-17)

  • Jesusen jaiotza (18-25)

1  Hona hemen Jesu Kristoren* bizitza kontatzen duen liburua*. Jesu Kristo Dabiden semea* eta Abrahamen semea da.  2  Abraham, Isaaken aita izan zen;Isaak, Jakoben aita;Jakob, Juda eta bere anaien aita;  3  Juda, Peretz eta Zeraren aita (ama Tamar izan zen);Peretz, Hetzronen aita;Hetzron, Ramen aita;  4  Ram, Aminadaben aita;Aminadab, Naxonen aita;Naxon, Salmonen aita;  5  Salmon, Boazen aita (ama Rahab izan zen);Boaz, Obeden aita (ama Rut izan zen);Obed, Jeseren aita;  6  Jese, Dabid erregearen aita. Dabid, Salomonen aita izan zen (ama Uriasen emaztea);  7  Salomon, Rehoboamen aita;Rehoboam, Abiasen aita;Abias, Asaren aita;  8  Asa, Jehoxafaten aita;Jehoxafat, Jehoramen aita;Jehoram, Uziasen aita;  9  Uzias, Jotamen aita;Jotam, Akazen aita;Akaz, Ezekiasen aita; 10  Ezekias, Manasesen aita;Manases, Amonen aita;Amon, Josiasen aita; 11  Josias, Jekonias eta bere anaien aita izan zen juduak Babiloniara deportatu zituzten garaian. 12  Babiloniako deportazioaren ondoren, Jekonias, Xealtielen aita izan zen;Xealtiel, Zorobabelen aita; 13  Zorobabel, Abiuden aita;Abiud, Eliakimen aita;Eliakim, Azorren aita; 14  Azor, Zadoken aita;Zadok, Akimen aita;Akim, Eliuden aita; 15  Eliud, Eleazarren aita;Eleazar, Matanen aita;Matan, Jakoben aita; 16  Jakob, Joseren aita. Jose, Mariaren senarra izan zen, eta Maria, Jesusen ama. Jesusi Kristo deitzen diote. 17  Beraz, guztira*, Abrahamengandik Dabidengana, 14 belaunaldi egon ziren; Dabidengandik Babiloniako deportaziora, 14 belaunaldi; eta Babiloniako deportaziotik Kristorengana, beste 14. 18  Hara nola gertatu zen Jesu Kristoren jaiotza. Jesusen ama, Maria, Joserekin ezkontzeko hitz emana zegoen baina, ezkondu* baino lehen, haurdun geratu zen espiritu santuaren* bidez. 19  Hala ere Jose, bere senarra, gizon zintzoa zen, eta ez zuen Maria jendaurrean lotsagarri utzi nahi. Horregatik, isilpean dibortziatzeko asmoa zuen. 20  Baina gauza hauei bueltak eman* ondoren, hara!*, Jehobaren* aingerua agertu zitzaion amets batean, eta esan zion: «Jose, Dabiden semea, ez izan beldurrik zure emazte Maria etxera eramateko, espiritu santuaren bidez geratu da haurdun eta. 21  Semea izango du, eta Jesus* jarriko diozu izena, berak salbatuko* baitu bere herria bekatuetatik». 22  Izan ere, hau guztia, Jehobak bere profetaren bidez esandakoa betetzeko gertatu zen: 23  «Hara!, birjina haurdun geratuko da, eta semea izango du, eta Emmanuel izena jarriko diote». Itzulita, izen honek «Jainkoa gurekin dago» esan nahi du. 24  Orduan, esnatzerakoan, Josek Jehobaren aingeruak esandakoa egin eta emaztea etxera eraman zuen. 25  Baina ez zuen berarekin sexu harremanik izan semea jaio arte, eta Jesus jarri zion izena.

Oharra

Edo «Mesiasen»; Kristo eta Mesias tituluek «gantzutua» edo «aukeratua» esan nahi dute.
Edo «arbasoen zerrenda».
Grekoz «seme» eta «aita» hitzek, «ondorengo» eta «arbaso» esanahia ere izan dezakete.
Edo «orotara».
Lit. «elkartu».
Edo «Jainkoaren indarraren». Ikusi Glosarioa, espiritu santua.
Edo «gauza hauetan pentsatu».
Jainkoaren izena, Jehoba, 237 aldiz agertzen da bertsio honetako Idazki Kristau Grekoetan, eta hemen aipatzen da lehen aldiz. Ikusi Glosarioa.
Hebreeraz Jexua edo Josue. Izen honek «Jehoba salbamena da» esan nahi du.
Edo «libratuko».