Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Jainkoaren hezkuntzak aurreiritziak gainditzen ditu

Jainkoaren hezkuntzak aurreiritziak gainditzen ditu

Jehobak ez du bereizketarik egiten (Eg 10:34, 35). «Nazio, arraza, herri eta hizkuntza guztietako jendea» onartzen du (Ap 7:9). Beraz, kongregazio kristaua ez da aurreiritziak edukitzeko edo bereizketak egiteko tokia (St 2:1-4). Jainkoaren hezkuntzari esker, izaerak aldatzen dituen paradisu espiritualaz goza dezakegu (Is 11:6-9). Gure bihotzetik aurreiritzi txikienak ere kentzeko gogor lan egiten dugun heinean, Jainkoaren antzekoak izaten saiatzen ari garela frogatzen dugu (Ef 5:1, 2).

IKUSI JOHNY ETA GIDEON: LEHEN ETSAIAK, ORAIN ANAIAK BIDEOA. ONDOREN, GALDERA HAUEK ERANTZUN:

  • Zergatik da Jainkoaren hezkuntza aurreiritziak eta diskriminazioa desagerrarazteko gizakien ahaleginak baino hobea?

  • Zerk harritzen zaitu gure mundu-mailako anaiartea ikustean?

  • Nola goratuko dugu Jehoba gure batasuna mantentzean?