Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Ukitu bihotza “Manténganse en el amor de Dios” liburuarekin

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Ukitu bihotza “Manténganse en el amor de Dios” liburuarekin

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?: Jendeak, Jehoba modu onargarrian adoratzeko, Bere arauak ikasi eta bizimodua hauetara egokitu behar du (Is 2:3, 4). “Amor de Dios” liburuak, biblia-ikastarorako gure bigarren liburuak, biblia-ikasleei Jainkoaren printzipioek eguneroko bizitzarekin duten erlazioa antzematen laguntzen die (Heb 5:14). Irakasten diegunean bihotza ukitzen saiatu behar dugu, horrela aldaketak egiteko motibazio aproposa izan dezaten (Erm 6:17).

HOBETZEKO MODUA:

  • Ongi prestatu, zure ikaslearen beharrak kontuan hartuz. Informazioari buruz dituen pentsaera eta sentimenduak agertarazten lagunduko dizuten ikuspuntu-galderak egin itzazu (Es 20:5; be-S 259).

  • Liburuan zehar dauden taulak erabili, zure ikasleak biblia-printzipioak praktikan jartzearen balioa ikus dezan.

  • Lagundu iezaiozu kontzientziaren araberako gaietan arrazoitzen, baina ez hartu erabakirik bere ordez (Ga 6:5).

  • Kontu handiz, zure ikasleak biblia-printzipioren bat praktikan jartzeko laguntza behar duen pentsatu. Jehobari dion maitasunean oinarritutako aldaketak egitera animatu (Es 27:11; Jn 14:31).