Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Lagundu biblia-ikasleei eskaintza eta bataiora irits daitezen

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Lagundu biblia-ikasleei eskaintza eta bataiora irits daitezen

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA? Jehobaren onespena lortzeko, biblia-ikasleek Jehobari eskaini behar diote bizitza eta bataiatu behar dira (1 P 3:21). Eskaintza horrekin bat bizi direnek babes espirituala izango dute (Sal 91:1, 2). Kristaua Jehobari eskaintzen da, ez gizaki, lan edo erakunde bati. Beraz, ikasleek Jainkoarekiko duten maitasuna eta estimua garatu behar dituzte (Erm 14:7, 8).

HOBETZEKO MODUA:

  • Biblia-ikasketan zehar, informazioak Jehobari buruz irakasten diguna aztertu. Biblia egunero irakurtzea eta etengabe otoitz egitea azpimarratu (Lk 18:1; St 4:8).

  • Norberaren eskaintza eta bataioa helburutzat jartzeko gogoa piztu ikasleari. Gainera, lagundu iezaiozu erdibideko helburuak ipintzen, adibidez, bileran iruzkinak egitea edo bizilagunei eta lankideei predikatzea. Gogoratu Jehobak ez duela inor behartzen; eskaintza norberak egiten duen erabakia da (Dt 30:19, 20).

  • Jehobaren gustukoa izateko eta bataiorako baldintzak betetzeko beharrezko aldaketak egitera animatu ikasleari (Es 27:11). Zenbait ohitura eta jokabide berarengan zeharo sartuak egon daitezkeenez, biblia-ikasleak laguntza jaso beharko du izaera zaharra erantzi eta berria janzteko (Ef 4:22-24). La Atalaya aldizkariaren «La Biblia les cambió la vida» saileko artikuluak erakutsi.

  • Konta iezaiozu Jehoba zerbitzatzeak eman dizun poztasuna (Is 48:17, 18).