SALMOAK 87-91
ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN |Goi-goikoaren aterpean bizi
Jehobaren «aterpe» edo leku sekretuak babes espirituala ematen du
91:1, 2, 9-14
-
Gaur egun eskaintza eta bataioa beharrezkoak ditugu Jehobaren aterpean egoteko.
-
Jainkoarengan sinesten ez dutenek leku hau ez dute ezagutzen.
-
Jehobaren aterpean daudenek ez dute Jainkoarengan fedea eta maitasuna arriskuan jarri ditzakeen inoren edo ezeren eraginik.
Txori-ehiztaria gu harrapatzen saiatzen da
91:3
-
Txoriak kontuz ibiltzen direnez, harrapatzeko zailak dira.
-
Txori-ehiztariek txorien ohiturak kontu handiarekin aztertzen dituzte, hauek harrapatzeko moduak pentsatuz.
-
Satanas txori-ehiztariak Jehobaren herria aztertzen du eta tranpak diseinatzen ditu bere espiritualitatea suntsitzeko.
Satanasek erabiltzen dituen lau tranpa arriskutsu:
-
Gizakiari beldurra
-
Materialismoa
-
Denbora-pasa kaltegarriak
-
Elkarren arteko desadostasunak