Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Elkarrizketak hasteko tresna berria

Elkarrizketak hasteko tresna berria

2016ko urtarriletik hasita, La Atalaya aldizkariaren jendearentzako edizioaren azken orrialdean «¿Qué dice la Biblia?» atala aurkitzen dugu. Tresna berri hau biblia-gaiei buruz elkarrizketak hasten laguntzeko prestatua dago. Esku-orrien antza du. Ikuspuntu galdera baten ostean Biblian oinarritutako erantzuna dago eta, ondoren, aztertzeko beste ideia batzuk ere baditu.

Biblia-gaiei buruzko elkarrizketa atseginek biblia-ikasketak hasten laguntzen dute sarri. Erabil ezazu tresna berri hau ahalik eta jende gehiagok duen gose-egarri espirituala betetzen laguntzeko (Mt 5:6).

TRESNA HAU ERABILTZEKO MODUA:

  1. Galdetu iezaiozu galderetariko bat

  2. Entzun eta eskertu erantzuna

  3. Irakurri «¿Qué dice la Biblia?» galderapean dagoen biblia-aipua eta galdetu bere iritzia. Denborarik badu, jarraitu elkarrizketa «¿Qué más dice la Biblia?» galderapean dagoen ideiaren bat erabiliz.

  4. Eskaini aldizkariak

  5. Antolatu hurrengo bisita eta aztertu bigarren galdera