KRISTAUON BIZIMODUA
«Ongi ikusia da senarra batzarrean»
Emazte trebeak senarrari buruzko iritzi ona sortarazten du jendearengan. Lemuel erregearen garaian, emazte trebea zuen gizona «ongi ikusia» zen batzarrean (Es 31:23). Gaur egun, gizon errespetagarri batzuek arduradun eta laguntzaile bezala zerbitzatzen dute kongregazioan. Ezkonduak badaude, beraien emazteen jokabide eta laguntza onak oso garrantzitsuak dira behar bezala zerbitzatu dezaten (1 Tm 3:4, 11). Emazte trebe hauek, euren senarrek maitatzeaz gain, kongregazioaren maitasuna ere jasotzen dute.
Emazte trebeak senarra laguntzen du ...
-
hitz goxoekin animatuz (Es 31:26).
-
kongregazioaz arduratzen gogo onez utziz (1 Ts 2:7, 8).
-
bizimodu xumea izanez (1 Tm 6:8).
-
kongregazioko isilpeko gaiez ez galdetuz eta kongregazioko erabakietan eragiten ez saiatuz (1 Tm 2:11, 12; 1 P 4:15).