SALMOAK 34-37
ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN |Izan Jehobarengan konfiantza eta ona dena egin
«Ez zaitez [...] gaizkileen inbidiatan egon»
37:1, 2
-
Ez utzi gaizkileen itxurazko arrakastak Jehoba zerbitzatzean arreta galarazi zaitzan. Mantendu arreta bedeinkapen eta helburu espiritualetan.
«Izan konfiantza Jaunarengan eta egin on dena»
37:3
-
Izan ezazu konfiantza Jehobak zalantza eta estualdi guztietan lagunduko zaituela. Leial mantentzen lagunduko zaitu.
-
Egon lanpetuta Jainkoaren Erreinuari buruzko berri onak zabaltzen.
«Izan bedi Jauna zure atsegina»
37:4
-
Jehoba hobeto ezagutzeko helburuarekin, antolatu zure ordutegia Jainkoaren Hitza irakurtzeko eta hausnartzeko.
«Utzi Jehobaren esku zeure bidea»
37:5, 6, NW
-
Uste osoa izan Jehobak edozein arazori aurre egiten lagunduko dizula.
-
Jarraitu ongi jokatzen aurkaritza, pertsekuzioa edo informazioaren itxuraldatzearen aurrean.
«Egon lasai Jaunarengan, itxaron berarengan»
37:7-9
-
Baztertu presaz egindako ekintzak zoriontasuna eta babes espirituala kendu baitezakete.
«Apalak izango dira herrialdearen jabe»
37:10, 11
-
Umila izan eta itxaron apaltasunez Jehobak sufritzen ari zaren injustizia kendu arte.
-
Lagundu fedekideak eta kontsolatu atsekabetuak betetzear dagoen Jainkoaren mundu berriari buruzko promesaren bidez.