KRISTAUON BIZIMODUA
Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Erabili bideoak irakasteko
ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?
Bideoek bihotzak ukitu ditzakete ikusmena eta entzumenaren bidez. Horien laguntzaz, arreta mantentzeaz gain informazioa gogoan izango dugu. Jehobak irudien bidez irakastean eredurik hoberena jarri digu (Eg 10:9-16; Has 15:5).
Berri Onak liburuxkaren 2. eta 3. ikasgaietarako osagaiak dira Ba al du izenik Jainkoak?, Nor da Bibliaren Egilea? eta Nola egon gaitezke ziur Bibliak dioena egia dela? bideoak. Zergatik Biblia ikasi?, Nolakoak dira biblia-ikastaroak? eta Zer egiten da Jehobaren lekukoen bilera-aretoetan? bideoek, berriz, pertsona guztiei Biblia aztertzera eta bileretara etortzera animatzen diete. Gure bideoetariko batzuk biblia-ikasleei irakasteko ere erabili ditzakegu (km-S 5/13 3).
HOBETZEKO MODUA:
-
Aurrez jaitsi ezazu erakutsi nahi duzun bideoa.
-
Prestatu etxeko jabearentzat bideoen bidez erantzungo diren galdera pare bat.
-
Ikusi bideoa elkarrekin.
-
Hitz egin ideia nagusiei buruz.
SAIATU HONELA:
-
Joan esku-orrien atzeko aldera eta erakutsi Zergatik Biblia ikasi? bideora zuzentzen duen kodea.
-
Erakutsi Nola egon gaitezke ziur Bibliak dioena egia dela? bideoa eta eskaini Berri Onak liburuxka 3. ikasgaiari arreta emanez.