Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Animatu interesa dutenei bileretara joatea

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Animatu interesa dutenei bileretara joatea

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?: Bilerek Jehobari erregularki kantatu eta goresteko aukera ematen digute (Sal 149:1). Bileretan Jainkoaren nahia egiten ikasten dugu (Sal 143:10). Interesa dutenek eta biblia-ikasleek aurrerapen handiagoak egin ohi dituzte bileretara joaten hasten direnean.

HOBETZEKO MODUA

  • Gonbidatu lehenbailehen. Ez duzu zertan biblia-ikastaroa finkatua egon arte itxaron behar (Ap 22:17).

  • Azaldu interesa duen pertsonari zer espero dezakeen eta zer aztertuko den hurrengo bileran. Honakoek lagundu zaitzakete: bileretarako gonbidapenak, Zer egiten da Jehobaren lekukoen bilera-aretoetan? bideoak eta Jehobaren nahia liburuxkako 5. eta 7. ikasgaiek.

  • Eskaini laguntza. Garraiorik edo arropa egokia aukeratzeko laguntzarik behar al du? Eseri bere ondoan bileran eta partekatu berarekin zure argitalpenak. Aurkeztu anai-arrebak.