Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | 119. SALMOA

«Ibili Jehobaren legean»

«Ibili Jehobaren legean»

Jehobaren legean ibiltzeak borondate onez bere gidapean ipintzea esan nahi du. Salmogilea bezala Jehobaz fidatu eta bere legea jarraitu zuen jende askoren adibide on ugari ditugu Biblian.

Jainkoaren legean ibiltzearen baitan dago benetako zoriontasuna.

119:1-8

Josuek Jehobaren gidan konfiantza osoa azaldu zuen. Bazekien zoriona eta arrakasta izateko Jehobaz guztiz fidatu behar zela.

Jainkoaren Hitzak behar dugun ausardia ematen digu bizitzako arazoei aurre egiteko.

119:33-40

Jeremiasek ausardia eta Jehobarengan konfiantza erakutsi zuen egoera zailetan. Ez zuen bizitza korapilatsurik izan eta bere eginkizunari eutsi zion.

Jainkoaren Hitzari buruzko ezagutza zehatzak predikatzeko konfiantza ematen digu.

119:41-48

Paulo ez zen beldur Jainkoaren mezuaz hitz egiteko. Jehobaren laguntzan konfiantza osoa izan zuen Felix gobernariari ausardiaz predikatu zionean.

Zein egoeratan azal dezaket konfiantza handiagoa besteei predikatzean?

  • Eskolan

  • Lanean

  • Familiarekin

  • Besteren batean