Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Berpizkundea erreskateari esker posible da

Berpizkundea erreskateari esker posible da

Oroitzapenak erreskateari esker etorkizunean izango ditugun bedeinkapenetan hausnartzeko aukera aparta ematen digu, berpizkundea esaterako. Jehobaren asmoa ez zen sekula izan gizakiok hil gintezenik. Horregatik, maite dugun norbaiten heriotzak sortzen duen atsekabea da guk jasaten dugun emoziorik mingarrienetarikoa (1 Ko 15:26). Jesus hunkitu egin zen bere ikasleak Lazaroren heriotzarengatik nahigabetuta ikusi zituenean (Jn 11:33-35). Jesus bere Aitaren irudi perfektua da. Hortaz, ziur egon gaitezke maite ditugunen heriotzarengatik atsekabetuta gaudela ikusteak Jehobari ere min ematen diola (Jn 14:7). Jehobak irrikaz aurreikusten du bere zerbitzariak berpiztuko dituen garaia eta guk ere berdina egin behar dugu (Jb 14:14, 15).

Jehobak nahasmena ez duenez atsegin, berpizkundea antolaketa onarekin burutuko dela pentsa dezakegu (1 Ko 14:33, 40). Hileten ordez, berpiztutakoentzako ongietorri saioak izan daitezke. Hausnartzen al duzu berpizkundean, nahigabetuta zaudenean batez ere? (2 Ko 4:17, 18). Eskerrak ematen al dizkiozu Jehobari erreskatearengatik eta Biblian hildakoak berpiztuko dituela erakusteagatik? (Kol 3:15).

  • Zein lagun edo senide zaude berriro ikusteko irrikan?

  • Zein biblia-pertsonaiarekin nahi duzu elkartu eta hitz egin bereziki?