HOBETU PREDIKATZE-LANEAN
Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Aldizkariaren nire aurkezpena
ZERGATIK DA GARRANTZITSUA? Lan-koadernoan dauden aurkezpen ereduak lagungarriak izan arren, aukera batzuk besterik ez dira. Zuk esan ohi dituzun hitzak erabili. Agian beste aukera bat erabiltzea nahiago duzu edo zure eremurako beste gai bat erakargarriagoa dela iruditzen zaizu. Hala bada, aldizkaria irakurri, aurkezpen ereduak aztertu eta hauen bideoak ikusi ondoren, zure aurkezpena egiteko hurrengo aholkuak jarraitu.
HOBETZEKO MODUA:
Pentsatu: «Aurkezpen ereduak erabili nahi al ditut?»
BAI
-
Prestatu hasierako hitzak. Ohizkoa den agurraren ondoren, adierazi zehazki zertara joan zaren. (Adibidez: «Hona etortzeko arrazoia... ».)
-
Pentsatu elkarrizketan nola igaro galderatik bertsetera eta honetatik argitalpenera. (Adibidez: Bertset baten aurretik, «galdera horren erantzuna hementxe aurkituko dugu» esan dezakegu.)
EZ
-
Aukeratu gogoko duzun eta eremuan erakargarria izango den aldizkariko artikulu bat.
-
Erabaki iritzi-galdera bat, pertsonari pentsatzea eta hitz egitea eragiten diona, baina estualdian jarri gabe. (Adibidez, aldizkarietako 2. orriko galderak.)
-
Aukeratu irakurtzeko aipu bat. (¡Despertad! aldizkaria aurkezten ari bazara, ez duzu biblia-aipurik irakurri beharrik, aldizkari hau Bibliaz gutxi dakitenentzako eta erlijioaz fidatzen ez direnentzako egina baita.)
-
Prestatu esaldi pare bat pertsonari artikulua irakurtzeak nola lagunduko dion adierazteko.
BI KASUETAN
-
Prestatu hurrengo bisitan erantzuteko galdera.
-
Idatzi oharrak hurrengoan esan nahi duzuna gogoratzeko.