Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Eman ongietorria gonbidatuei

Eman ongietorria gonbidatuei

Martxoaren 23an Oroitzapenera 12 bat milioi bisitari edo gehiago etortzea espero da. Hizlariak Jehobak oparitutako erreskateari buruz eta gizakiok izango ditugun bedeinkapenei buruz hitz egitean, testigantza bikaina jasoko dute gonbidatuek (Is 11:6-9; 35:5, 6; 65:21-23; Jn 3:16). Halere, hizlaria ez da ekitaldi berezi honetan testigantza emango duen bakarra, guztiok hartu baitezakegu parte gonbidatuei ongietorri beroa ematen (Erm 15:7). Ikus dezagun nola lortu.

  • Eserlekura joan eta bilera hasteko itxaron beharrean, bisitariak eta predikatzen ez duten berri-emaileak irribarretsu eta adeitasunez agurtu.

  • Zuk gonbidatutako ezagunei arreta ematen diezun bitartean, kontuan izan itzazu kanpainan gonbidapena jaso dutelako etorri direnak. Galdetu berriei zurekin eseri nahi al duten eta partekatu zure Biblia eta kanta-liburua beraiekin.

  • Hitzaldia amaitu ondoren, hartu denbora beraien galderak erantzuteko. Astirik ez badago zure kongregazioak beste bati lekua utzi behar diolako, egin antolaketak egun batzuk barru bisitatzeko. Berarekin harremanetan jartzeko informaziorik ez baduzu, hau esan diezaiokezu: «Bilera zer iruditu zaizun jakin nahiko nuke. Nola jar gaitezke kontaktuan?».