Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Nola egin ditzakezu iruzkin onak?

Nola egin ditzakezu iruzkin onak?

Iruzkin onei esker kongregazioa sendotu egiten da (Erm 14:19). Gainera, egiten dituztenek onurak ateratzen dituzte (Es 15:23, 28). Beraz, bilera bakoitzean iruzkin bat behintzat egiten saiatu behar ginateke. Noski, ez dute gure izena esango eskua altxatzen dugun bakoitzean. Hortaz, onena iruzkin ugari prestatzea da.

Iruzkin ona...

  • erraza, argia eta motza da. Gehienetan, 30 segundoren azpitik egin daiteke.

  • zure hitzetan egitea da hoberena.

  • ez da aurreko iruzkin baten beharrik gabeko errepikapena.

Lehen iruzkina egitean...

  • eman galderaren erantzun erraza eta zehatza.

Galdera erantzun bada...

  • erakutsi biblia-aipu batek aztertzen ari den gaiarekin duen lotura.

  • aipatu gaiak gure bizitzan duen eragina.

  • azaldu informazioa praktikan nola jarri.

  • azaldu laburki esperientzia bat puntu nagusi bat azpimarratzeko.