KRISTAUON BIZIMODUA
Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Ezarri hurrengo bisitarako oinarria
ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?
Erein ditugun haziak ureztatu nahi ditugu (1 Ko 3:6). Beraz, interesa duen norbaitekin hitz egitean, hurrengo bisitan erantzungo dugun galdera bat egin dezakegu. Honek jakinmina piztuko dio eta hurrengo bisitarako prestatzea erraztuko digu. Itzulitakoan, aurrekoan egindako galdera erantzutera joan garela esan diezaiokegu.
HOBETZEKO MODUA:
-
Etxez etxe egingo duzun aurkezpena prestatzean, pentsatu hurrengo bisitan zein galdera erantzungo duzun ere. Eskaintzen ari zaren argitalpenean erantzuten den zerbait izan daiteke. Bestalde, ikastaroetarako erabiltzen ditugun argitalpenetako galdera bat erabili dezakezu.
-
Interesa duen norbaitekin hitz egiten amaitzerakoan, elkarrizketa hori jarraitu nahi duzula esan. Ondoren, egiozu hurrengo bisitan erantzungo diozun galdera. Ahal izanez gero, eskatu berarekin harremanetan jartzeko datuak.
-
Noiz itzuliko zaren esanez gero, hitzemandakoa bete (Mt 5:37).