KRISTAUON BIZIMODUA
Oroitu pertsegituak diren kristauen alde otoitz egitea
Bibliak honakoa aurresan zuen: Satanasek pertsegitu egingo gintuela Jainkoari ematen diogun zerbitzua zailtzeko (Jn 15:20; Ap 12:17). Nola lagundu diezaiekegu beste herrialde batzuetan pertsegituak diren anai-arreba kristauei? Beraien alde otoitz eginez. «Indar handia du zintzoaren otoitz sutsuak» (St 5:16).
Zer eskatu diezaiokegu Jehobari otoitzean? Gure anai-arrebei ausardia emateko eta beldur izan ez daitezen laguntzeko (Is 41:10-13). Honetaz gain, agintariek predikatze-lanaren aldeko jarrera izan dezaten eska dezakegu, «bizitza bare eta baketsuan bizi gaitezen» (1 Tm 2:1, 2).
Paulo eta Pedro pertsegituak izan zirenean, lehen mendeko kristauek beraien alde egin zuten otoitz, euren izenak aipatuz (Eg 12:5; Erm 15:30, 31). Nahiz eta pertsegituak diren guztien izenak ez jakin, kongregazioa, herrialdea edo lurraldea aipa dezakegu.