Ikasi ontzako urreen edo hamar minen parabolatik
Nor edo zer irudikatzen du parabolako atal bakoitzak?
-
1) Nagusiak Jesus irudikatzen du.
-
2) Morroiek Jesusen jarraitzaile gantzutuak irudikatzen dituzte.
-
3) Nagusiak morroien esku utzitako diruak, ikasleak egiteko eginkizun paregabea irudikatzen du.
Jesu Kristoren jarraitzaile gantzutuek morroi gaiztoaren ezaugarriak garatuz gero gerta daitekeenaren abisua da parabola hau. Jesusek bere jarraitzaileek ikasle gehiago egiteko denbora, indarra eta baliabideak ahal bezain beste erabiltzea espero du.
Nola imita ditzaket ikasleak egiteko lanean kristau gantzutu leialak?