KRISTAUON BIZIMODUA
Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: JW.ORG webgunean nabigatu
ZERGATIK DA GARRANTZITSUA? Irakasteko tresna-sortako argitalpen guztiek jw.org-ren berri ematen dute. Adibidez, harreman-txartelaren eta Non aurkitu ditzakezu galdera garrantzitsuen erantzunak? esku-orriaren asmo nagusia jendea gure webgunera bideratzea da. JW.ORG erabili dezakezu norbaiti tresna-sortako argitalpen bat emateko, posta elektronikoz bidaliz edo esteka bat partekatuz. Hau lagungarria izan daiteke bereziki beste hizkuntza bat hitz egiten dutenekin mintzatzean. Bestalde, jendeak tresna-sortan ez dauden argitalpenek erantzuten dituzten galderak egin ditzake. Webgunean nabigatzeko gai bagara, gure predikatze-lanak eragin handiagoa izango du.
HOBETZEKO MODUA:
-
Erabili «ENSEÑANZAS BÍBLICAS» atala. Imajina ezazu predikatzean haurrak hezteari buruzko informazio gehiago nahi duen guraso batekin hitz egiten duzula. Jo ENSEÑANZAS BÍBLICAS > EL MATRIMONIO Y LA FAMILIA atalera.
-
Erabili «ARGITALPENAK» atala. Imajina ezazu eskolan egiari buruz hitz egiten ari zarela eta ikaskide batekin Gazteen 10 galderen erantzunak liburuxka partekatu nahi duzula. Jo ARGITALPENAK > LIBURU ETA LIBURUXKAK atalera.
-
Erabili «GURI BURUZ» atala. Imajina ezazu lankide batek gure sinesmenei buruzko azalpen labur bat irakurri nahi duela. Jo GURI BURUZ > OHIZKO GALDERAK atalera.
IKUSI JW.ORG WEBGUNEAN NABIGATU ETA, ONDOREN, PENTSATU WEBGUNEKO ZEIN ATALERA JOAN HONAKOEI LAGUNTZEKO:
-
ateo bati
-
ezbehar bat sufritu berri duen norbaiti
-
kongregazioarekin elkartzeari utzi dion anaia edo arreba bati
-
gure lana nola mantentzen den jakin nahi duen bisita bati
-
beste herrialde batetik etorri eta bere sorterrian bileretara joan nahi duen pertsona bati