KRISTAUON BIZIMODUA
Jesus zure anaiaren alde ere hil zen
Jesusek bere bizitza eman zuen inperfektua den jendearen alde (Erm 5:8). Zalantzarik gabe Jesusek gure alde bizitza ematean erakutsi zigun maitasuna asko estimatzen dugu. Hala ere, noizean behin Jesu Kristo gure anai-arreben alde ere hil zela ekarri behar dugu gogora. Nola erakutsi dezakegu Jesu Kristorena bezalako maitasuna gu bezala inperfektuak diren anai-arreben alde? Ikusi ditzagun hiru modu. Hasteko, gure lagunartea zabaldu dezakegu jatorri desberdina dutenak ere kontuan hartuz (Erm 15:7; 2 Ko 6:12, 13). Gero, adi-adi egon gaitezke besteak mindu ditzaketen gauzak ez esateko edo egiteko (Erm 14:13-15). Azkenik, norbaitek gure aurka bekaturen bat egiten badu, barkatzeko prest egon gaitezke (Lk 17:3, 4; 23:34). Jesus modu hauetan imitatzeko buru-belarri lanean bagaude, Jehobak kongregazioa bakea eta batasunarekin bedeinkatzen jarraituko du.
IKUSI EDERRAGOA BIHURTU! BIDEOA ETA, ONDOREN, ERANTZUN HONAKO GALDERAK:
-
Nola sentitzen zen Miki bere kongregazioan hasiera batean?
-
Zerk aldatu zituen bere sentimenduak?
-
Nola lagundu zion Jesusen ereduak Mikiri ikuspuntua aldatzen? (Mk 14:38)
-
Nola lagundu gaitzake Esaera Zaharrak 19:11k gure anai-arrebak modu baikorrean ikusten?