Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Gurasook, eskaini zuen seme-alabei arrakasta izateko aukerarik onena

Gurasook, eskaini zuen seme-alabei arrakasta izateko aukerarik onena

Jehobari begirunea dioten gurasoek asko atsegin dute beraien haurrak Jainkoaren zerbitzari leial bihurtzen ikustea. Hau lortzeko, gurasoek haurtzarotik bihotzean biblia-irakaspenak barneratzen lagundu behar diete seme-alabei (Dt 6:7; Es 22:6). Honek, noski, sakrifizioak egitea eskatuko du. Baina sariak merezi du ahalegina (3 Jn 4).

Gurasoek asko ikasi dezakete Jose eta Mariaren eredutik. «Jerusalemera joan ohi ziren urtero erromes Pazko-jaietan», nahiz eta hau egiteak ahalegin eta gastu handiak zekartzan (Lk 2:41). Dirudienez, familiaren behar espiritualari ematen zioten lehentasuna. Era berean, gurasoek gaur egun ere, seme-alabak bide zuzenera gidatu ditzakete aukera duten guztietan irakatsiz, bai hitzez, baita ekintzaz ere (Sal 127:3-5).

IKUSI AUKERA GUZTIAK ERABILI ZITUZTEN BIDEOA ETA, ONDOREN, ERANTZUN HURRENGO GALDERAK:

  • Nola eman zioten Jehobaren zerbitzuari lehentasuna Jon eta Sharon Schiller-ek familia hezten zuten bitartean?

  • Zergatik moldatu behar dute gurasoek irakaspena, gida eta zuzenketa haur bakoitzaren beharretara?

  • Nola prestatu ditzakete gurasoek seme-alabak fedea probapean ipintzen duten egoerei aurre egiteko?

  • Jehobaren erakundeak emandako zer tresna erabili duzu zure seme-alabei Jehobaren lagunak izaten laguntzeko?

Izan dadila Jehoba zerbitzatzea zure familiaren lehentasuna