KRISTAUON BIZIMODUA
Kontuz ibili sare sozialen arriskuekin
ZERGATIK DA GARRANTZITSUA? Tresna gehienak bezala, sare sozialak lagungarriak edo kaltegarriak izan daitezke. Kristau batzuek sare sozialak ez erabiltzea aukeratzen dute. Beste batzuek, ordea, senide eta lagunekin harremanetan egoteko erabiltzen dituzte. Hala ere, Deabruak sare sozialak zentzugabe erabil ditzagun nahi du. Hau egiteak gure izen ona eta Jehobarekin dugun adiskidetasuna kaltetu dezake. Jesusen antzera, Bibliako printzipioak erabili ditzakegu arriskuak ikusi eta saihesteko (Lk 4:4, 8, 12).
SAIHESTU BEHARREKO ARRISKUAK
-
Sare sozialak gehiegi erabiltzea. Amaigabeko orduak sare sozialetan emateak dugun denbora baliotsua Jehobari eskaintzea galarazten digu.
Biblia-printzipioak: Ef 5:15, 16; Flp 1:10
-
Guztiz onargarriak ez diren gauzak ikustea. Irudi probokatzaileak ikusteak pornografiaren menpe izatera edo moralgabekeriara eraman gaitzake. Honetaz gain, apostatek argitaratzen dituzten gauzak irakurtzeak fedea ahuldu diezaguke.
Biblia-printzipioak: Mt 5:28; Flp 4:8
-
Iruzkin edo argazki desegokiak argitaratzea. Norbaitek sare sozialetan egokiak ez diren irudi edo iruzkinak argitaratzeko joera izan dezake, bihotza maltzurra baita. Baina, hau egiteak norberaren izen ona edota fedea kaltetu ditzake.
Biblia-printzipioak: Erm 14:13; Ef 4:29
IKUSI EZ ZAITZALA SAREAK HARRAPATU BIDEOA ETA, GERO, BERRIKUSI HURRENGO EGOERAK NOLA SAIHESTU DAITEZKEEN: