Jesusek aintza eman zion bere Aitari
Esan eta egin zituen gauza guztietan, aintza bere Aitari eman zion Jesusek. Guztiek bere mezua Jainkoarengandik zetorrela jakin zezaten nahi zuen. Beraz, bere irakaskuntzen oinarria idazkiak izan ziren eta, horregatik, askotan hauek aipatzen zituen. Gorespenak jasotzen zituenean, Jesusek hauek beregandik desbideratu eta Jehobari zuzentzen zizkion. Bere ardura nagusia Jehobak eman zion egitekoa betetzea zen (Jn 17:4).
Nola imita dezakegu Jesus...
-
biblia-ikastaro batean edo mintzalekutik irakastean?
-
besteek goratzen gaituztenean?
-
gure denbora nola erabili erabakitzen ari garenean?