KRISTAUON BIZIMODUA
«Jainkoak uztartu duena... »
Moisesen legeak dibortzio-agiria prestatzera behartzen zuen dibortziatu nahi zuen gizona. Honek ezkontzak presaka haustea eragozten zuen. Baina Jesusen garaiko erlijio-buruek dibortzioa lortzea asko erraztu zuten. Edozein arrazoirengatik dibortziatu zitezkeen senarrak (Mk 10:4ko «certificado de despedida» nwtsty ikasketarako oharra; Mk 10:11ko «se divorcie de su esposa» eta «comete adulterio contra ella» nwtsty ikasketarako oharrak). Jesusek ezkontza Jehobak sortu zuela azpimarratu zuen (Mk 10:2-12). Senar-emazteak «biak bat» izango ziren betiko. Mateoren kontaketaren arabera Bibliarekin bat datorren dibortziatzeko arrazoi bakarra «sexu moralgabekeria» da (Mt 19:9, NW).
Gaur egun, jende askok ez du ezkontza Jesusek bezala ikusten, fariseuek bezala baizik. Arazoak badaude, segituan dibortziatzen dira. Bikote kristauek aldiz, serio hartzen dituzte ezkontza-botoak eta biblia-printzipioak erabiliz arazoak gainditzeko ahaleginak egiten dituzte. Maitasun eta errespetuak familiak batzen ditu bideoa ikusi ondoren, erantzun ondorengo galderak:
-
Nola jar dezakezu praktikan zure ezkontza-harremanean Esaera Zaharrak 15:1 eta zergatik da garrantzitsua hori egitea?
-
Nola saihestu ditzakezu arazoak Esaera Zaharrak 19:11 praktikan jarriz?
-
Zure ezkontza-harremana hausteko zorian badago, zer galdera egin behar zenituzke dibortziatzeko aukeran pentsatu ordez?
-
Nola lagun zaitzake Mateo 7:12ak senar edo emazte hobea izaten?