Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Irakatsi ikasleei prestatzen

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Irakatsi ikasleei prestatzen

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA? Biblia-ikasleek azkarrago ulertu eta oroituko dute irakasten dieguna aurrez prestatzen badira. Zenbat eta gehiago ulertu eta oroitu, orduan eta azkarrago egingo dute aurrera. Bataiatu ondoren ere, bileretarako eta predikatzeko prestatu behar dute «zain» egoteko (Mt 25:13). Hori dela eta, bizitza osorako lagungarri izango zaie ikasten jakitea eta ikasteko ohitura ona izatea. Beraz, hasiera-hasieratik lagundu behar diegu gure ikasleei biblia-ikastarorako prestatzeko ohitura garatzen.

HOBETZEKO MODUA:

  • Eredu ona jarri (Erm 2:21). Prestatu ezazu saio bakoitza ikaslea kontuan hartuta (km 15/11 3). Erakutsi iezaiozu azpimarraturik duzun argitalpena.

  • Animatu ezazu prestatzera. Biblia-ikastaroa ezarrita dagoenean, esaiozu prestaketa ikasketaren parte dela eta azaldu zergatik izango zaion lagungarria. Prestatzeko denbora nondik atera dezakeen jakiteko aholku baliagarriak emazkiozu. Irakasle batzuek beraien azpimarratutako argitalpena uzten diote ikasleari ikastaroko saio batean zehar azpimarratzearen onurak ikus ditzan. Zoriondu ezazu prestatzen denean.

  • Irakatsi prestatzen. Irakasle batzuek ikastaroaren hasiera aldera saio oso bat erabiltzen dute ikasleei ikasgaia nola prestatu dezaketen azaltzeko.