Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | MATEO 14-15

Gutxi batzuen eskutik asko elikatu

Gutxi batzuen eskutik asko elikatu

Kristo ondorengo 32⁠ko Pazkoaren aurretik, Jesusek mirari bat egin zuen, ebanjelioen idazle guztiek jasotako bakarra.

Mirari honen bidez, Jesusek gaur egun ere segitzen duen jarraibidea ezarri zuen.

14:16-21

  • Jesusek jendetza handi bati jaten emateko agindu zien bere ikasleei, bost ogi eta bi arrain besterik ez zituzten arren.

  • Jesusek ogi eta arrainak hartu eta, otoitz egin ondoren, ikasleei eman zizkien jendetzari banatzeko.

  • Mirari bati esker, behar baino gehiago egon zen guztiek jateko. Jesusek milaka lagun elikatu zituen gutxi batzuen, bere ikasleen, bidez.

  • Azken egunetan «bere orduan janaria banatzeko eginkizuna» izango zuen bide bat izendatuko zuela aurresan zuen Jesusek (Mt 24:45).

  • 1919⁠an, Jesusek «morroi leial eta zentzuduna», gantzututako anaia talde txiki bat, izendatu zuen. «Morroi» honek «etxeko morroiei» janaria banatzeko eginkizuna du.

  • Gantzututako anaia talde txiki honen bidez, Jesusek lehenengo mendean ezarritako jarraibidea segitzen du.

Nola erakutsi dezaket Jesusek elikagai espirituala banatzeko erabiltzen ari den bidea onartu eta errespetatzen dudala?