Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

«Ohoratu aita-amak»

«Ohoratu aita-amak»

Jesus lurrean egon zenean, «ohoratu aita-amak» agindua azpimarratu zuen (Ir 20:12; Mt 15:4). Jesusek lasai asko esan zezakeen hori, gaztetan gurasoen esaneko izan baitzen (Lk 2:51). Eta heltzean, bere heriotzaren ondoren ama ondo zainduta egongo zela ziurtatu zuen (Jn 19:26, 27).

Gaur egun ere, gurasoei obeditu eta errespetuz hitz egiten dieten gazteek ohoratu egiten dituzte. Egia esan, gurasoak ohoratzeko aginduak ez du denbora mugarik. Zahartzaroan ere, gurasoak ohoratzen jarraitu behar genuke beraien jakinduriatik ikasiz (Es 23:22). Adineko gurasoak ohoratzeko beste era bat, beharraren arabera, emozionalki eta ekonomikoki zaintzea da (1 Tm 5:8). Nahiz gazte edo zahar izan, gurasoak ohoratzeko gakoa beraiekin ongi komunikatzea da.

IKUSI NOLA HITZ EGIN DEZAKET GURASOEKIN? ARBEL BIZIDUNA ETA ERANTZUN ONDORENGO GALDERAK:

  • Zergatik izan daiteke zaila gurasoekin hitz egitea?

  • Nola ohoratu ditzakezu gurasoak beraiekin hitz egitean?

  • Zergatik merezi du gurasoekin hitz egiteko ahalegina egiteak? (Es 15:22)

    Gurasoekin hitz egiteak bizitzan arrakasta izaten lagun zaitzake