KRISTAUON BIZIMODUA
Maitasunak egiazko kristauak bereizten ditu: Baztertu norgehiagokeria eta haserrealdia
ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?: Jesusek bere jarraitzaileak elkarri agertuko zioten maitasunagatik izango zirela ezagutuak irakatsi zuen (Jn 13:34, 35). Maitasun hau erakusteko, besteen gauzengatik arduratu eta haserrekorrak izatea baztertu behar dugu (1 Ko 13:5).
HOBETZEKO MODUA:
-
Norbaitek mingarria den zerbait egin edo esaten dizunean, gelditu eta aztertu arazoaren arrazoia, baita zure erantzunak izan ditzakeen ondorioak ere (Es 19:11).
-
Gogoratu guztiok garela inperfektuak eta, noizbehinka, beranduago damutzen garen gauzak egin eta esaten ditugula.
-
Konpondu desadostasunak lehenbailehen.
IKUSI ELKAR MAITA EZAZUE: BAZTERTU NORGEHIAGOKERIA ETA HASERREALDIA BIDEOA ETA AZTERTU ONDORENGO GALDERAK:
-
Nola erantzuten dio neurriz kanpo Anttonek Harrisen proposamenari?
-
Nola laguntzen dio Harrisi hausnartzen gelditzeak haserrealdia ekiditen?
-
Nola baretzen du egoera Harrisen erantzun lasaiak?