KRISTAUON BIZIMODUA
Maitasunak egiazko kristauak bereizten ditu: Babestu elkartasun preziatua
ZERGATIK DA GARRANTZITSUA? Hil aurreko gauean, Jesusek otoitz egin zuen bere jarraitzaileak «guztiz bat izan» zitezen eskatuz (Jn 17:23). Elkarturik egoteko maitasuna erakutsi behar dugu honek ez baitu kaltea «gogoan hartzen» (1 Ko 13:5).
HOBETZEKO MODUA:
-
Imitatu Jehoba besteen alderdi onak bilatuz.
-
Barkatu eskuzabaltasunez.
-
Arazoren bat konpondu ondoren, erabat ahaztu ezazu (Es 17:9).
IKUSI ELKAR MAITA EZAZUE: EZ HARTU KALTEA GOGOAN BIDEOA ETA AZTERTU ONDORENGO GALDERAK:
-
Bideoaren lehen zatian, nola erakusten du Ebak kaltea «gogoan hartzen» ari dela?
-
Bideoaren bigarren zatian, nola gainditzen ditu Ebak bere pentsamendu negatiboak eta nola garatzen du ikuspuntu positiboa?
-
Nola sendotzen du Ebak kongregazioko batasuna?