Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Nola egin ditzakegu lehenbizi bakeak senidearekin?

Nola egin ditzakegu lehenbizi bakeak senidearekin?

Imajinatu Galilean bizi zarela Jesusen garaian. Etxola jaia ospatzera joan zara Jerusalemera. Hirian giro aparta dago urrutitik etorritako fedekidez beteta baitago. Jehobari eskaintza egin nahi diozunez, ahuntz bat hartu eta tenplurantz abiatzen zara jendez beteriko kale estuetan zehar. Tenplura iristean, eskaintza egin nahi duen jendez gainezka dagoela ikusten duzu. Azkenean, apaizei zure ahuntza emateko garaia iristen da. Baina, orduantxe, jendetzaren artean edo hirian dagoen anaia batek zure kontra zerbait duela gogoratzen duzu. Jesusek egin beharko zenukeena azaltzen du (Irakurri Mateo 5:24). Nola bila dezakezue bakea mindutako anaiak eta zuk Jesusek esan bezala? Markatu ezazu zerrenda bakoitzean erantzun egokia.

ZUK EGIN BEHARREKOA

  • Haserretuta egoteko baliozko arrazoiren bat badu bakarrik hitz egin zure anaiarekin.

  • Zure anaiaren pentsatzeko modua zuzentzen saiatu, sentikorregia izan dela edo errua berak ere baduela uste baduzu.

  • Pazientziaz entzun zure anaiak nola sentitzen den azaltzen dizunean. Eta nahiz eta guztiz ez ulertu, barkamena bihotzez eskatu sentitzen duen minarengatik edo zure portaerak nahigabe sortu dituen ondorioengatik.

ZURE ANAIAK EGIN BEHARREKOA

  • Kongregazioko beste anai-arreba batzuk bere alde jartzen saiatu, egin diozun okerra kontatuz.

  • Zuri errieta egin, okerraren xehetasun guztiak gogoratuz eta errua onartzeko eskatuz.

  • Berarengana jotzean erakutsi duzun apaltasuna eta ausardia onartu eta bihotz-bihotzez barkatu.

Gure gurtzaren barne ez daude animalien eskaintzak. Hala ere, zer erakutsi zuen Jesusek anai-arrebekin bakea izatearen eta Jainkoak onartzen duen gurtzaren arteko loturari buruz?